Doktoratu aurreko laguntzak 2022

Nafarroarentzat interesa duten doktoretza programak egiteko

Oinarrizko informazioa

Deialdiaren oinarrietan Nafarroarekiko loturari buruz ezarritako baldintzak betetzen dituzten unibertsitate-tituludunak, doktorego-programa batean onartuak, eta beren ikasketa-espedienteko batez besteko nota handiagoa dutenak beren espezialitaterako eta jakintza-adarrerako adierazitako erreferentzia-notak baino.

Informazio zehatza nahi izanez gero, kontsultatu deialdiaren oinarriak (gaztelaniaz).

Laguntza hiru urtekoa izanen da, gehienez, eta kontzeptu hauek hartuko ditu:

  • Soldataren zenbatekoa hileko 1.275 € izango da lehenengo bi urteetan, eta 1.365 € hirugarren urtean.
  • Matrikula kostuen, tasen, doktore titulua lortzeko gastuen eta bestelako gastu administratiboen zenbatekoa gehienez ere 1.500 € izango da.
  • Doktoretza programak atzerrian egiten badira, diru-kopuru gehigarri bat emango da urtean bidaia-gastuetarako eta laguntza-asegururako.

Informazio zehatza eskuratzeko, begiratu deialdiaren oinarriak:

Prozeduraren urratsak:

  • Eskaerak onartzea:
    • Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
    • Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
  • Hautapen prozesua:
    • 1. fasea. Aurrehautapena.
      • Aurrehautatutako eskaeren behin-behineko zerrenda
      • Aurrehautatutako eskaeren behin betiko zerrenda
    • 2. fasea. Hautapenaren azken fasea.
      • Onartutako eta ukatutako laguntzen behin-behineko zerrenda
  • Laguntzak onartzea eta ukatzea:
    • Diru-laguntza emateko ebazpena argitaratzea, behin betiko emaitzekin

Erantsi beharreko dokumentuak artxibo bereizietan aurkeztuko dira, bakoitza bere izenarekin. Honako hauek dira:

  • Nafarroarekiko lotura frogatzen duten agiriak, 2.1 oinarrian ezarritakoarekin bat:
    • Nortasun-agiri nazionalaren edo eskatzailearen sorterria eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baten fotokopia
    • Erroldatze-ziurtagiria
    • Masterra Nafarroan egin izana frogatzen duen matrikula edo beste agiri bat
  • Doktoretza programan sartzea ahalbidetu dion tituluaren ziurtagiri akademiko pertsonala eta xehakatua, 2.2 oinarrian ezarritako batez besteko nota lortu zela frogatzeko
  • 2022-2023 ikasturtean doktoretza programa batean onartuta egotea frogatzen duen matrikula edo beste agiri bat, edo onartua izateko eskaera egin izanarena
  • Atxikipen zentroak emandako aldeko txostena doktore tesia egiteko
  • Doktoretzan hasi zenetik jasotako laguntzen frogagiriak, halakorik jaso badira

Horretaz gainera:

  • Eskatzailearen merezimenduak, II. eranskineko ereduaren arabera, eta merezimendu bakoitza frogatzeko ziurtagiriak.
    Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan ezin izanen da zuzendu merezimenduak aurkeztu ez izana, ez eta datu guztiak edo batzuk aurkeztu ez izana ere, interesdunari egotz dakiokeen akatsa edo arrazoia izan bada. Halaber, epe hori iraganda ez dira onartuko azaldutako merituen gaineko datu berririk, ez eta haien egiaztagirien gainekoak ere.
  • 10.1.1 oinarrian ezarritako puntuazioa lortzeko frogagiriak, Nafarroako I+G+b sistema nazioartekotzeari eta sendotzeari buruzkoak.
    Eskaerak aurkezteko epea iraganda ez dira onartuko datu berririk. Egiaztagiriren bat faltan izatea zuzentzen ahalko da, bakar-bakarrik, aurkeztutako eskaera-formularioan adierazi diren baldintzak betetzeari buruzkoa baldin bada.

78E/2022 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Zerbitzua
Cabárceno k. 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Telefonoak: 848 42 60 72 / 848 42 60 58
Helbide elektronikoa: enuniver@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time