Irabazi asmorik gabeko elkarteetan 2024an euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak
Irabazi asmorik gabeko elkarteetan 2024an euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak
Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 102.000 eurokoa da.
Modalitateak
1. Modalitatea: Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) oinarritutako euskara plan bat egitea. 10.000 euro.
2. Modalitatea: Euskara plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta. 75.000 euro.
3. Modalitatea: EMEren proposamenen artean hautatutako ekintza puntualak, entitatean euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko beharrezkotzat jotzen direnak, Euskara Plan bati lotu gabe. 5.000 euro.
Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Egiaztatzeko dokumentazioa:
Eskabide telematikoa bete eskatzailearen nortasunaren gaineko datuekin.
Eskatutako dokumentazioa eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak zerrendatuta dauden orriko laukiak bete.