Sendagaiak Ordaintzeko Laguntzak 2025

Finantzatutako tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Nafarroan bizi diren pertsonak, baldin eta:

  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.
  • Urtean 18.000 eurotik beherako errenta badute, 2023ko ekitaldiko errenta-aitorpenaren arabera.
  • Farmazia-prestazirako eskubidea badute eta tratamendu mediko finantzatuetako gastua badute 2024ko urritik 2025eko irailera artean.
  • Eta, gainera, bere laguntza-eskaeraren eta/edo bere onuradunen eskaeraren sarrera-datan, eskatzaile titularren egoera honako hauetako bat badute:
    • Gizarte Segurantzaren titular aseguratu aktiboa edo antzeko egoera izatea.
    • Erakunde eskudunak funts publikoen kontura farmazia-prestazioa jasotzeko eskubidea aitortuta izatea.
    • MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko mutualisten kolektibokoak izatea eta osasun-zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez jasotzea hautatu izana.
  • Eskabidea
  • Ordezkariaren eta ordezkatuaren NANak, "ordezkari gisa" egindako eskaeretarako.
  • Eskatzailearen pasaportea, NANik edo AIZrik ez badu.
  • Banatzearen agiria, banandutako onuradunek eskatuz gero.
  • Nafarroatik kanpoko farmazia-bulegoetan erositako sendagaietarako, erosketa-faktura.
  • Paperezko errezetan emandako preskripzioetarako, erosketa-faktura eta mediku-preskripzioaren kopia.
  • 469/2025 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baitira 2025eko deialdiaren oinarri arautzaileak.
  • 163E/2023 Foru Agindua, 498E/2017 Foru Agindua aldatzen duena.
  • 498E/2017 Foru Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko diren laguntzak.

Tramitazioa

Epea: 25/06/03 - 25/09/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzua
Bakearen plaza z.g, 4. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 429 092 / 848 429 687
Posta elektronikoa: atencionfarmacia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.