Nafarroatik atzerrira joandakoak eta haien ahaideak Nafarroara itzultzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Hurrengo baldintzak betetzen dituzten pertsonak (direla norbanakoak, direla familia unitateko gainerako kideekin batera heldu direnak) izan daitezke laguntzen onuradun:

  • Espainiako nazionalitatea izatea eta Nafarroan jaioa edo Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izatea edo, Estatuko legeei jarraikiz, espainiar gisa inskribatutako nafar jatorrikoen seme edo alaba izatea.
  •  Atzerritik Nafarroako edozein udalerritara itzultzea edo itzultzeko asmoa izatea, zuzeneko bidaian, denbora-muga honen barruan: 2023ko azaroaren 4tik 2024ko azaroaren 3ra.
  • Itzuleraren egunetik kontatzen hasita, atzerrian legez gutxienez urtebetez bizi izana, jada Nafarroara itzulita daudenen kasuan, edo itzuli nahi duten pertsonen kasuan atzerrian bizitzen gutxienez urtebete eramatea laguntzaren eskaera egin zen egunetik kontatzen hasita. 
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.
  • Deialdiaren laugarren atalean ezarritako errenta-mugen barruan egotea.
  • Deialdi honen ondorioetarako, ez dira atzerrian bizi izandako denboratzat hartuko atzerrian egindako egonaldi laburrak, ikasle-mugikortasun, kanpamendu, opor, turismo edo antzeko arrazoi ludikoengatik egindakoak. Era berean, ez dira lanalditzat hartuko atzerrian egindako ikasketekin lotutako praktikak, edo boluntario gisa emandako zerbitzuak edo ordainsari ekonomikorik ez dakarren beste edozein.
  • Ikasle-mugikortasuna, kanpamenduak, oporrak, turismoa edo antzeko arrazoi ludikoak direla-eta kanpora joan den pertsona ez da itzulitako pertsonatzat hartuko.

Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskabide-orria, kasu guztietan honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko dena:

  • Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:
    • Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena (*). 
    • Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan zuela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.
    • Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.
  • Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:
    • Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.
    • Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denboran bizi izan den.
    • Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak eta, hala badagokie, onuradunek bizileku izanen duten Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana egiaztatzen duena (*).
  • Nafarroara etortzeko gastuen zerrenda.
  • Aurreko urteko errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo jardueretakoak), bai eskatzailearenak, baita bere kargura dituen familia-unitateko kide guztienak ere.
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena.
  • Eskatzailea bere kargura dituen pertsonekin itzultzen denean:
    • Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena.

Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada:

Eskabide-orria, kasu guztietan honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko dena:

  • Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:
    • Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena. 
    • Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan zuela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.
    • Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.
  • Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:
    • Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.
    • Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denboran bizi izan den.
  • Nafarroara itzultzeko bidaia noiz eginen den, gutxi gorabehera.
  • Nafarroara itzultzeko aurreikusten diren gastuen aurrekontua.
  • Aurreko urteko errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo jardueretakoak), bai eskatzailearenak, baita bere kargura dituen familia-unitateko kide guztienak ere.
  • Eskatzailearen eta, hala badagokio, familia-unitatearen konpromisoa Nafarroako udalerri batean erroldatzeko, beranduenez, 2021eko azaroaren 16rako.
  • Eskatzailearen eta, hala badagokie, familia-unitateko bere kargurako kideen erantzukizunpeko adierazpena, zeinean adieraziko baita zer herrialdetatik itzuli nahi den eta Nafarroako zer udalerritan erroldatuko den.
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena.
  • Eskatzailea bere kargura dituen pertsonekin itzultzen denean:
    • Erantzukizunpeko adierazpena, zuzenean haren kargura dauden pertsonak nor diren adierazten duena.
    • Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena.
  • 119E/2023 Foru Agindua, onesten duena "Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratutako banakako ebaluazio araubideko laguntzak" emateko 2024ko deialdia.
  • 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa.

Tramitazioa

Epea: 24/02/09 - 24/11/03

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: 24/02/24 - 24/11/15

Harremanetan jartzeko

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia
Kanpoan Diren Herritarrekiko Harremanetarako Atala
Yanguas y Miranda, 27, 1.º
31003 Iruña
Telefonoak: 848 42 52 53 / 848 42 63 69
Posta elektronikoak: next@navarra.es / relacionesciudadania@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda al retorno a Navarra de navarros y navarras emigrantes y de sus familiares

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time