Doktoratu aurretik nazioartean mugitzeko laguntzak, 2021

Laguntza osagarriak, doktoratu aurreko laguntza bat duten doktoretzako ikasleak nazioartean mugi daitezen sustatzeko

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntza bat duten ikertzaileak.
  • Doktoratu aurreko laguntza bat duten eta doktoretza Nafarroako unibertsitate batean egiten duten ikertzaileak.

 

Estatuko edo atzerriko zentroetan gutxienez hilabeteko eta gehienez bederatziko egonaldiak egiteko laguntzak, kontzeptu hauengatik:

  • Mantenu eta ostatu gastuak.
  • Bidaia gastuak.
  • Bidaia- eta laguntza-asegurua atzerrian.

Informazio zehatza eskuratzeko, begiratu deialdiaren oinarriak (castellano).

    I. eranskina. Koefizienteen taula (castellano)

Prozeduraren urratsak:

1.-Eskaerak onartzea:
-Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
-Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

2.-Hautapen prozesua:

-Onartutako eta ukatutako laguntzen behin-behineko zerrenda.

3.-Laguntzak eman eta ukatzea:

-Diru-laguntza emateko ebazpena argitaratzea, behin betiko emaitzekin.

Erantsi beharreko dokumentuak artxibo bereizietan aurkeztuko dira, bakoitza bere izenarekin. Honako hauek dira:

  • Harrera zentroak egonaldia onartzen duela frogatzeko agiria.
  • Atxikitze zentroak egindako aldeko txostena.
  • Egin beharreko egonaldiaren justifikazio memoria.
  • Tesiaren egungo egoerari buruzko txostena.
  • 10.2.c oinarrian ezarritako puntuazioa lortzeko frogagiriak, Nafarroako unibertsitate sistema nazioartekotzeari buruzkoak.

Horiez gain, Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntzaren onuradun ez diren eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Doktoretza programaren matrikula.
  • Doktoratu aurreko laguntza baten onuradun dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

79E/2021 Ebazpena, ekainaren 25ekoa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, 2021eko “Doktoratu aurretik nazioartean mugitzeko laguntzak” deialdia onesten duena.

Emaitzak

Behin betiko emaitzak:

Onartutako eta ukatutako laguntzen behin-betiko zerrenda (2021/09/30ean argitaratua)

Doktoratu aurretik nazioartean mugitzeko laguntzen deialdia ebazten duen ebazpena (castellano)

  • Onartutako eskaerak (castellano)
  • Aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik ukatutako eskaerak (castellano)
  • Baldintzak ez betetzeagatik ukatutako eskaerak (castellano)

Behin-behineko emaitzak:

Onartutako eta ukatutako laguntzen behin-behineko zerrenda (2021/09/16an argitaratua).

Alegazioak aurkezteko eta laguntza onartzeko epea.

Laguntza onesteko formularioa.

Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Zerbitzua
Cabárceno k. 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Telefono zenbakiak: 848 42 60 72 / 848 42 60 58
Helbide elektronikoa: enuniver@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time