Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat, 2025

Liburuak argitaratzeko laguntzak, bai ohiko euskarrian (papera) bai euskarri elektronikoan, betiere edukiak artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak badira

Oinarrizko informazioa

  • 864 EJZn (idazleak) edo 476 EJZn (liburuen argitaratzea) alta emandako profesionalak, baldin eta Nafarroan erroldatuta badaude 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako argitaletxeak, egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dutenak eta beren helburu sozialaren barruan liburuak argitaratzea dutenak.

Deialdiaren zenbatekoa 125.000 eurokoa izanen da.

Liburu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa eta gehienez ere 4.000 euro liburuko.

Argitaletxe bakoitzak gehienez 4 liburu aurkez ditzake. Lanak 2024ko azaroaren 25etik 2025eko azaroaren 24ra bitartean argitaratuta egon beharko dute, biak barne.

Enpresek zein profesionalek aurkeztu beharreko agiriak:

Argitaletxeak:

  • Erakundearen eskriturak (2024ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratuta dagoela egiaztatzen dutenak).
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.
  • Aurreko bi urteetan (2023-2024) argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.

Profesionalak:

  • 864 edo 476 EJZn alta emanda dagoela frogatzen duen agiria.
  • Nafarroan 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.
  • 864 EJZren kasuan: argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.
  • 476 EJZren kasuan: aurreko bi urteetan (2023-2024) argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.

Laguntza eman eta hurrengo hilabetean:

  • Gardentasunari buruzko adierazpena
  • Kultur mezenasgoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina)

Tramitazioa

Epea: 25/04/01 - 25/05/04

Akatsak zuzentzeko epea 10 egun baliodunekoa da, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala
Arduraduna: Mª Camino Barcenilla Tirapu

Goi mailako teknikaria: Jesús Arana Palacios
Telefonoa: 848 427 184
Posta elektronikoa: ipvpubli@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda a la edición para empresas editoriales y profesionales

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.