Su-gorrinak (Erwinia amylovora) kalteturiko udareondo-ustiagiendako laguntzak 2026

Oinarrizko informazioa

Udareondo-ustiategien titularrendako, baldin eta haien ustiategiek baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Nekazaritza Ustiategien Erregistroan eta/edo Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatua egotea.
  • 2019ko abenduaren 31z geroztik ekoizten aritu izana.
  • Ustiategia erauzi izana 2025eko otsailaren 1etik 2026ko urtarrilaren 31ra bitartean.

Nafarroan su-gorrinak (Erwinia amylovora) kalteturiko udareondo-ustiategien titularrendako laguntzak dira, kaltetutako landaketak erauzteko kostuei aurre egiteko, 2025eko otsailaren 1etik 2026ko urtarrilaren 31ra bitartean buruturiko erauzketei dagokienez.

223E/2026 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Nekazaritza Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 423 957
Posta elektronikoa: spsv@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.