Ehiza-barrutiak kudeatzen dituzten Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Laguntza hauen onuradunak ehiztarien tokiko elkarteak izanen dira, ondorengo baldintza hauek betetzen badituzte:
1. Ehizazainak kontratatzeko laguntzetarako:
Laguntzen bidez, 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean Nafarroako ehizazainak kontratatzearen ondoriozko kostuen zati bat finantzatuko da.
Baldintza hauek bete beharko dira:
Kontrataturiko ehizazainak Nafarroako ehizazain-titulua izan behar du, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduaren arabera.
Ehizazainak ez du, deialdi honek hartzen duen aldian, desgaitua egon behar ehizarekin lotutako jardueretarako.
Deialdaren aldirako kontratatutako zerbitzuek 1.100 eurotik gorakoak behar dute izan (soldata gordina edo BEZa kanpo), eskaera bakoitzeko.
2. Kalteak prebenitzeko eta habitata hobetzeko laguntzetarako:
Diruz laguntzen ahalko dira jarraian adierazten diren jarduketek eta baldintza teknikoek eragindako gastuak (oinarri honetako Atik Gra bitarteko letrak), BEZa kanpo, 2025eko urtarrilaren 1 etik urriaren 31ra bitartean eginak badira.
Ehiza-espezieen kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko laguntzetarako, dirulaguntzaren xedeko jarduketen aurrekontuak 1.000 eurotik gorakoa behar du izan (BEZa kanpo).
Deskirpzio-memoriako aurrekontuan sartutako prezioak ez badatoz bat Nafarroako baso-tarifekin, memorian justifikatu beharko dira. Tarifa horiek hemen kontsultatu daitezke.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
1. Ehizazainak kontratatzeko:
Dirulaguntza emateko eskaera:
II. eranskina - Eskabidea, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena, behar bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko lehendakariak sinatua.
Entitate eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan.
Indareean dagoen kontratua, iraupena eta garatu beharreko eginkizunak zehazten dituena. Kontratuan zehaztu beharko dira deialdi honen 4.1 oinarrian adierazitako zereginak.
Gardentasun-betebeharra: dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean aurkeztu beharko da dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena, ereduaren araberakoa (VII. eranskina).
Frogagiriak aurkeztea:
Gastuen eta ordainketen frogariak entregatzeko azken eguna 202eko azaroaren 7a izanen da.
Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG fitxategiak saihestuko dira.
Frogariak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira, edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Lan-araubideko kontratazioen kasuan:
2025eko urtarrilaren 1 etik urriaren 31ra arte igorritako nominen kopia.
Zerbitzuak emateko kontratazioen kasuan:
Gastuen fakturak, 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartekoak, hornitzailearen eta ehiztarien tokiko elkartearen datu fiskalak adierazita.
Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.
2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko:
Dirulaguntza emateko eskaera:
II. eranskina - Eskabidea, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena, behar bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko lehendakariak sinatua.
II. eranskina - Eskabidea, beher bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko lehendakariak sinatua.
Entitate eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Bandu-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan.
III. eranskina - "Ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko lanen laburpena" izeneko fitxa.
Deskripzio-memoria. Eduki hauek izanen ditu, gutxienez:
A jarkudetetarako (kalteak prebenitzea): deskribapen laburra, adierazita zer ehiza-espeziek eragin duten kaltea eta zer labore kaltetu diren.
B, C, D, E eta F jarduketetarako (ehiza-espezieen habitata hobetzea): eskatutako ekintza haboitzaren deskribapena, 4.2 oinarriarekin bat, aurreikusitako kronograma eta aurrekontua. Sastrakak garbitzeko, landaketak egiteko eta idoiak sortzeko edo hobetzeko ekintzetarako, gainera, kartografia aurkeztu beharko da, zehazteko non eginen diren eskatutako jarduketa edo jarduketak.
B eta C modalitateetako jarduketetarako, ekintza zein lurzatitan gauzatuko den, haren jabearen edo errentariaren berariazko baime aurkeztu beharko da, deialdiaren oinarriekin bat datorrela adierazteko (VI. eranskinaren araberako eredua).
Titulartasun publikoko lurzatien kasuan, adjudikazio-agiriaren kopia aurkeztu beharko da, hala badagokio.
D, E eta F modalitateetako jarduketetarako, zer luzatitan gauzatuko den ekintza, haren jabearen edo errentariaren berariazko baime aurkeztu beharko da, deialdiaren oinarriekin bat datorrela adierazteko (VI . eranskinaren araberako eredua)
Gardentasun-betebeharra: dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean aurkeztu beharko da dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena, ereduaren araberakoa (VII. eranskina).
Frogagiriak aurkeztea:
IV. eranskina. A motako jarduketetarako (kalteak prebenitzea): kasuan kasujo laukiak beteko dira babes-materialaren xedeko luzatien zerrendarekin, baesaren xedeko laborea adierazita, eta materialen hartzaileen sinadura jaso beharko da, hesi elektrikoen kasuan izan ezik.
Egindako gastuen fakturak, hornitzailearen eta ehiztarien tokiko elkartearen datu fiskalak edierazita, edo, hala badagokio, kontratua.
Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion faktura edo kontratuarekin.
600 eurotik beharako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala egiaztatzen bada.
V. eranskina - Egindako lanen fakturen eta gastuen zerrenda.