Denboraldi bakoitzean, debekualdiei buruzko foru-agindu bat ematen da. Bertan, aprobetxa daitezkeen espezieei buruzko debekualdien xedapen orokorrak onartzen dira. Foru Agindu honetan berariaz aipatzen dira espezieen eta modalitateen araberako zonak, garaiak, egunak eta aldi baliodunak, eta denboraldirako muga orokorrak.
Eper ehizatzeko baimena, debekualdiei buruzko 2026-2027 Foru Aginduaren 11. artikuluaren arabera.
3. irizpidea aplikatzeko, barrutiek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar dute ('Aurkeztu beharreko agiriak' atalean dago eskuragarri), abuztuaren 21era arteko epearekin.
Usapal arrunta ehizatzeko baimena, debekualdiei buruzko 2026-2027ko Foru Aginduaren 19. artikuluaren arabera.
Hurrengo zerrendan agertzen diren barrutiak baimendu nahi badira, eskaera inprimakia bidali beharko da ('Aurkeztu beharreko agiriak' atalean dago eskuragarri), Foru Agindua argitaratu eta 5 egun balioduneko epean.
Ehizako zigilu digitalaren eskuliburuak: