Diruz lagungarria den jarduketa:
Langabeentzako kontratu mugagabea, baldintza hauekin:
- Lanpostuak Nafarroako lantoki batean egon behar du.
- Urteko ordainsari gordinak lanbide arteko gutxieneko soldata bezainbestekoa edo hortik gorakoa izan behar du, aparteko ordainsariak barne hartuta.
- Lanaldiak osoa izan behar du, edo % 50eko edo hortik gorako lanaldi partziala.
Autonomo onuradunen baldintzak eta betebeharrak (informazio gehiago deialdian):
- Egoitza fiskala Nafarroan izan behar dute.
- Ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) alta emanda egon behar dute, Nafarroan.
- Langile autonomoen araubide berezian (LAAB) edo lanbide-elkargoko mutualitatean alta emanda egon behar dute.
- Deialditik kanpo gelditzen dira merkataritza-sozietateetako bazkideak; antzeko jarduerak dituzten merkataritza-jardueretan zuzendaritza- eta kudeatzailetza-eginkizunak ere dituzten autonomoak; langile autonomo laguntzaileak; ekonomia sozialeko enpresetako bazkide langileak; eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako jarduera jakin batzuetan aritzen direnak (minimis erregimenaren araberako salbuespena).
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar dituzte. Egiaztatu esteka horietan.
- Kontratazioari urtebetez eutsi behar diote.
- Kontratua aldez aurretik azkentzen bada, beste norbait kontratatu beharko da, kolektibo berekoa edo zailtasun handiagokoa, hilabeteko epean, lanaldi eta ordainsari berari eutsiz.
- Nafar Lansarek aldizkako egiaztapenak egiten ditu. Baldintzak betetzen ez badira, funtsak itzuli beharko dira.
Kontsultatu oinarriak “Araudia” atalean.
Kontratatutako pertsonaren betekizuna:
- Langabezian egotea, eta enplegu-zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea kontratua hasten den egunean.
- Ezin da izan langile autonomoaren ezkontidea, aurreko ahaidea edo ondorengo ahaidea, ezta odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura arteko ahaidea ere, bigarren gradua barne.
Diruz lagunduko diren zenbatekoak:
Oinarrizko zenbatekoak:
- 5.000 euro kontratu mugagabe bakoitzeko.
- 6.000 euro, 55 urtetik gorakoekin sinatutako kontratu bakoitzeko, edo 30 urtetik beherakoekin, baldin eta Gazte Bermearen Erregistroan inskribatuta badaude.
- 7.000 euro, honako hauek kontratatzeagatik:
- Iraupen luzeko langabeak.
- Errenta bermatuaren edo bizitzeko gutxieneko errentaren hartzaileak.
- Ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila aitortua duten pertsonak.
- Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean laneratzeko ibilbide batetik datozenak.
- 8.500 euro, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin egindako kontratu bakoitzeko.
Zenbateko gehigarriak:
- Emakumeekin sinatutako kontratuak (salbu eta genero-indarkeriaren biktima badira): 1.000 euro.
- 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietako lantokietarako kontratuak (ikusi deialdiaren 5.3 oinarrian hortik kanpo gelditzen diren udalerriak): 1.000 euro.
Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratu mugagabeetarako dira. Kontratuaren lanaldia laburragoa bada, zenbatekoa proportzionala izanen da.