Zerga osagarriaren autolikidazioa (442 eredua)

Oinarrizko informazioa

Espainiako lurraldean kokatuta dauden entitate eratzaileak, baldin eta abenduaren 22ko 18/2025 Foru Legearen 6. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoaren arabera zergaduntzat jo badaitezke, edo, bestela, zerga osagarriaren zergadunaren ordezkoak, aipatu foru-legearen 6.5 artikuluarekin bat.

  • 25/2026 Foru Agindua, 442 eredua onesten duena.
  • 13/2026 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzko Erregelamendua.
  • 18/2025 Foru Legea, alde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzkoa.

Tramitazioa

Epea:

  • 442 eredua 25 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, zergaldia bukatu ondorengo hamabosgarren hilabetetik aurrera, Zerga Osagarriari buruzko Erregelamenduaren 32.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
  • Bitarteko aldia: 2026ko uztailaren 1etik 27ra bitartean aurkeztu behar dira lehen zerga-autolikidazioak, dagokien zergaldia edozein dela ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.