Atxikipenen ordainketa

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren araudiekin bat, ordaindutako errenten araberako atxikipena egitera behartuta daudenak.

  • 715 - PFEZaren atxikipenak (hiru hilez behingoak): lanekoak, lanbidekoak, nekazaritzakoak eta sariak.
  • 716 - PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren atxikipenak (hiru hilez behingoak): kapital higigarria.
  • 745 - PFEZaren atxikipenak (hilekoak): lanekoak, lanbidekoak, nekazaritzakoak eta sariak.
  • 746 - PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren atxikipenak (hilekoak): kapital higigarria (kontuen interesak).
  • 747 - PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren atxikipenak (hilekoak), kontuen interesak eta etekin inplizituak izan ezik.
  • 748 - PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren atxikipenak (hilekoak): kapital higigarria, etekin inplizituak.
  • 759 - PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren atxikipenak (hiru hilez behingoak): higiezinen errentamenduak.
  • 760 - PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren atxikipenak (hilekoak): higiezinen errentamenduak.
  • 780 - PFEZaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenak (hilekoak): ondare-gehikuntzak.
  • 781 - PFEZaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenak (hiru hilez behingoak): ondare-gehikuntzak.
  • 785 - PFEZaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenak eta konturako sarrerak (hilekoak): kapitalizazioaren eta bizi aseguruen edo baliaezintasunaren ondoriozko kapital higigarria.

Tramitazioa

Epea:

  • Hiru hilez behingoak: aitorpena eta diru-sarrera hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo hileko lehen 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuan, ordea, epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren.
  • Hilekoak: aitorpena eta diru-sarrera hileko likidazio-aldiaren ondoko hileko lehenbiziko 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, edo otsaileko azken egunera arteko epean, urtarrilari dagokion aitorpen-likidazioaren kasuan. Ekaineko, uztaileko eta abenduko aitorpenak, ordea, abuztuaren 5a, irailaren 20a eta urtarrilaren 31 arte aurkezten ahal dira, hurrenez hurren.

Mugaeguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte atzeratuko da.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ordainketa bide telematikotik egin ezean, ordainketa-gutuna aurkeztu beharko da entitate laguntzaileetan (finantza-erakundeak).

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.