Arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak ematearren jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak finantzatzeko 2025

Laguntzaren xedeko jarduerak 2024ko azaroaren 2tik 2025eko azaroaren 1era bitarte egiten ahalko dira

Oinarrizko informazioa

Laguntza hauen entitate eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkartea edo fundazioa izatea, estatutuetan daukana, bere xede eta helburuen artean, arte eszenikoekin eta musika arteekin lotutako jaduerak egitea.
  • Legez 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

Deialdiaren xedea da arautzea nola eman dirulaguntzak arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektore kulturaleko entitateei, jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzen badituzte Nafarroako kultur ondareari eta gizarte ehunari eusteko, kalitatezko arte eskaintza askotariko eta inklusibo bat emateko, gizartearen eta lurraldearen gaineko alderdiak kontuan hartzen dituena, eta, batez ere, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzen laguntzeko.

Deialdiaren zenbatekoa 380.000 eurokoa da.

Bi laguntza modalitate daude:

  • A modalitatea: Aurrekontu handiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak, baldintza hauek betetzen badituzte.
  • B modalitatea: Aurrekontu txikiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak, baldintza hauek betetzen badituzte.

Eskaera-fasea:

Emateko aldia (laguntza eman eta hilabetera arte - erakunde onuradunak bakarrik):

  • IV. Eranskina - Mezenasgoa
  • Gardentasun-deklarazioa (esteka fitxa honetan argitaratuko da)

Justifikazio fasea (entitate onuradunak bakarrik):

  • V. Eranskina (eranskin bera da): Gastuak justifikatzeko datu ekonomikoak

Emaitzak

187E/2025 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2025/06/25).

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Telefonoa: 848 424 678
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.