Ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko “de minimis” araubideko laguntzak

Laguntza horiek "de minimis" araubidearen menpe daude

Oinarrizko informazioa

Ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzen duten ustiategiak.

Emanen den laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroaren (AUE) datu baseetan agertzen diren datuak, eta, zehazki, aintzat hartuko da zenbat eme ugaltzaile dauden 2025/01/01ean. Prima hauek emanen dira:

  • 4,5 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan.
  • 5 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan, titularretako bat emakumea bada.
  • 5,5 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan, titular bakarra edo titular guztiak emakumezkoak badira.
  • Horrez gain, laguntzaren zenbatekoa gehienez 800 eurorekin osatuko da ustiategi bakoitzeko, baldin eta deialdiaren urtean ustiategiak ekoizpenaren kalitatea kudeatzeko eta hobetzeko kanpoko aholkularitzarako kontratu bat sinatua badu.
  • Ustiategiak ez badu bere ekoizpenaren % 100 eraldatzen bere gaztandegian edo esne zentroan, koefiziente hau aplikatuko da: salmenta zuzeneko ekoizpena zati ekoizpen osoa (zuzeneko salmenta gehi industriako salmenta).

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jaso.
  • Eskatutako baldintzak betetzen direla berrikusi eta egiaztatu.
  • Laguntza eman edo ukatzu.
  • Laguntzaren eskabidea
  • Jasotako minimis laguntzen ziurtagiria, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratuta agertzen denaren arabera, edo aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean jasotako gainerako minimis laguntzen aitorpen idatzia.
  • Gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena, nahiz eta horretara behartuta ez egon (urte batean 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuak behartuta daude informazio guztia aurkeztera, edo laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez urteko diru-sarrera guztien % 20 direnean, betiere gutxienez 5.000 eurora iristen badira).
  • Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari baimena ematen ez bazaio prozedura honetarako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeko, pertsonak edo erakundeak berak aurkeztuko ditu zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei buruzko datuak.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak agiri horietakoren bat baldin badu jadanik, interesdunak eskabidean hala azaldu beharko du, adieraziz zein agiri den eta zein artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak baimena eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datu horiek ikusteko.

186E/2025 Ebazpena, dirulaguntzaren deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Animalien Ekoizpenaren Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoak: 848 423 923 / 848 426 390

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.