Adingabeen IFZa eskatzea PFEZerako (664 eredua)

Oinarrizko informazioa

Espainiarrak, Nafarroako PFEZaren zergadunak, 14 urtetik beherako ondorengoak PFEZaren aitorpenean sartu nahi dituztenak eta haien identifikazio fiskaleko zenbakia ezagutzen ez dutenak.

Espainian bizi diren eta hamalau urte baino gutxiago dituzten espainiarrek beren borondatez eskatzen ahalko dute nortasun agiri nazionala, edo identifikazio fiskaleko zenbaki bat esleitzeko eskatu Zerga Administrazioari. Azken horrek bederatzi karaktere izanen ditu, honela osatuta: hasierako letra bat, zenbaki horren izaera adierazten duena (K izanen da beti), eta, ondoren, zazpi karaktere alfanumeriko eta egiaztapenerako karaktere alfabetiko bat.

14 urtetik beherakoak Espainian bizi ez badira, beren herrialdeko kontsuletxera joan beharko dute, eta kontsuletxe eskudunak IFZa esleitzeko ematen dien ziurtagiria aurkezten ahalko dute izapide honen bidez.

Aurrekoak espainiarrak ez badira (atzerritarren identifikazio zenbakia badute), adingabeen identifikazioa eskatu beharko dute erakunde eskudunean, eta horrek, hala badagokio, AIZ bat esleituko die.

  • Familia liburu jatorrizkoa edo jaiotza inskripzioaren hitzez hitzeko ziurtagiria, Espainiako erregistro zibilak emana.
  • Gurasoetako baten jatorrizko NANa.

8/2010 Foru Dekretua, identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa) eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.