Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateetan, aldi baterako kontratazioetarako zerrendetan daudenek titulazioa egiaztatzea (desagertzeko dago kidegoa, eta haren espezialitateak bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu dira)

Deialdi honen emaitzek ondorioak izanen dituzte 2024-2025 ikasturterako irakasle kontratuak esleitzeko

Oinarrizko informazioa

Aldi baterako kontratazioetarako zerrendetan daudenak, espezialitate hauetan:

  • Ekipo elektronikoak.
  • Bero eta fluido ekipoen instalazioa eta mantentze-lanak.
  • Instalazio elektroteknikoak.
  • Laborategia.
  • Eraikuntza proiektuen bulegoa.
  • Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa.
  • Elikagaien elaborazioko eragiketak eta ekipamenduak.
  • Prozesu eragiketak.
  • Nekazaritzako ekoizpeneko eragiketak eta ekipamenduak.
  • Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak.
  • Osasun eta laguntza prozedurak.
  • Merkataritzako prozesuak.
  • Administrazio kudeaketako prozesuak.
  • Komunitatearentzako zerbitzuak.
  • Sistema eta aplikazio informatikoak.
  • Irudi eta soinuko teknika eta prozedurak.

Honako hauek egiazta ditzakezu:

Horrez gain, prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa frogatu behar duzu.

Prozeduraren faseak:

  • Eskabideak aurkeztea: 2024ko martxoaren 19tik apirilaren 4ra (fitxa honetako Tramitazioa atalaren bidez).
  • Betekizunak egiaztatu dituzten izangaien eta egiaztatu ez dituztenen behin-behineko zerrenda argitaratzea.
  • Behin-behineko zerrendaren akatsak zuzentzea eta erreklamazioak egitea: 10 egun baliodun (fitxa honetako Tramitazioa atalaren bidez).
  • Betekizunak egiaztatu dituzten izangaien eta egiaztatu ez dituztenen behin betiko zerrenda argitaratzea. Baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen dutenak Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa kontratatuko dira.

Espezialitate horietako kontratazio zerrendetan daudenek, baldin eta baldintzak betetzen badituzte, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ("Tramitatu" botoiaren bidez):

1. Eskabidea: inprimakia deskargatu, bete, sinatu eta gainerako dokumentazioarekin batera erantsi behar da.

2. Eskaneatutako titulua: unibertsitate tituluen datu basean kontsulta egiteko baimenik ematen ez bada bakarrik.

3. Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa frogatzen duten agiriak:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen unibertsitateko masterra.
  • Titulu hori izatetik salbuetsita daude honako hau frogatzen dutenak:
    • 2009ko urriaren 1a baino lehen honako baldintza hauetako bat lortu dutenak:
      • Espezializazio didaktikoko titulu profesionala, kualifikazio pedagogikoaren ziurtagiria edo gaitasun pedagogikoaren ziurtagiria izatea.
      • Maisu-maistra titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diploma, Lehen Hezkuntzako maisu-maistra titulua, Pedagogia eta Psikopedagogiako lizentzia, edo barnean prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa hartzen duen lizentzia edo titulu baliokidea izatea.
    • Irakasle jardun izana, 2008-2009 ikasturtea bukatu baino lehen, 12 hilabetez gutxienez, behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.
  • 53/2004 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa desagertzearen ondorioz Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sarturik gelditu diren espezialitateetako zerrendetan aldi baterako kontratazioetarako agertzen diren izangaiek aukera izan dezaten espezialitateko betekizunak frogatzeko –betekizun horiek Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean ezarrita daude
  • 37/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez kudeaketa arauak onesten baitira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle aritzeko izangaien zerrendetarako.

Emaitzak

  • 53/2004 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa desagertzearen ondorioz Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sarturik gelditu diren espezialitateetako zerrendetan aldi baterako kontratazioetarako agertzen diren izangaiek aukera izan dezaten espezialitateko betekizunak frogatzeko –betekizun horiek Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean ezarrita daude.
  • 37/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez kudeaketa arauak onesten baitira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle aritzeko izangaien zerrendetarako.
    • I. ERANSKINA (590. kidegoan sartutako espezialitateak) (Itzultzen ari gara).
  • Espezialitate horietako kontratazio-zerrendetan egon eta baldintzak betetzen dituzten pertsonek agiriak aurkeztu beharko dituzte ("Tramitatu" botoiaren bidez).

2023/2024 IKASTURTERAKO INTEGRAZIOAREN BEHIN BETIKO EBAZPENA

179/2023 Ebazpena, ekainaren 23koa, zeinaren bidez aldi baterako kontratuetarako hautagaien behin betiko zerrendak onartzen baitira. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu diren eta iraungitzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateei dagozkien zerrendetan ageri dira zerrenda horiek, eta martxoaren 31ko 97/2023 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren lehenengo oinarrian eskatutako baldintzak egiaztatu dituzte, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendaria. Halaber, baldintza horiek egiaztatu ez dituzten langileen zerrenda argitaratzen da, arrazoia adieraziz.

 

2023/2024 IKASTURTERAKO INTEGRAZIOAREN BEHIN-BEHINEKO EBAZPENA

243/2023 Ebazpena, irailaren 11koa, Hainbat hautagairi emandako erreklamazio eta zuzenketen epea amaitutzat ematen duena.

151/2023 Ebazpena, maiatzaren 26koa, aldi baterako kontratuetarako hautagaien behin-behineko zerrendak onartzen dituena. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu diren eta iraungitzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateei dagozkien zerrendetan ageri dira zerrenda horiek, eta eskatutako betekizunak eta betekizun horiek egiaztatu ez dituzten langileen zerrenda egiaztatu dituzte, zergatia adieraziz.

  • I. eranskina: onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda.
  • II. eranskina: deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonen behin-behineko zerrenda.

Zuzenketak edo erreklamazioak aurkezteko epea: maiatzaren 27tik ekainaren 9ra, web fitxa honen Tramitazioaren atalean.

 

2023/2024 IKASTURTERAKO INTEGRAZIO DEIALDIA

97/2023 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa desagertzearen ondorioz Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sarturik gelditu diren espezialitateetako zerrendetan aldi baterako kontratazioetarako agertzen diren izangaiek aukera izan dezaten espezialitateko betekizunak frogatzeko –betekizun horiek Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean ezarrita daude. Dokumentazioa aurkezteko epea: apirilaren 28tik maiatzaren 12ra, biak barne.

Harremanetan jartzeko

Hautaketa Prozeduren Atala - Erakunde arduraduna/deialdia egiten duena
Telefonoak: 848 42 92 84 / 848 424 522 / 848 424 524 / 848 424 523 / 848 425 618
Zalantzaren bat baduzu, idatzi seleccion@navarra.es helbidera.

Arazo informatikoak badituzu, idatzi soportec@navarra.es helbidera edo deitu 948 013 576 telefonora 8:30etik 17:30era, astelehenetik ostegunera.
Ostiraletan eta uztailean, abuztuan eta irailean ordutegia 8:30etatik 15:00etara izango da.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time