Ehiza baimenaren tramitazioa

Datuak kudeatzea, tasak ordaintzea eta ehiza-baimena berritzea. Aldi baterako salbuespenezko ehiza-baimena lortzea. Ehiza-baimena lehen aldiz izapidetzeko, nahitaezkoa da lehenbizi ehiza-azterketa egitea, salbu eta aldez aurretik gaitasun-ziurtagiria beste autonomia-erkidego batean lortu bada.

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako ehiza-lizentzia berritu, kobrantzak kudeatu edo horren datuak eguneratu nahi dituzten ehiztariak.
  • Ehiza-baimena lehen aldiz izapidetzeko, nahitaezkoa da lehenik ehiza-azterketa egitea (baita eskatzaileak azken 15 urteetan Nafarroan ehiza-baimenik izan ez badu ere).
  • Beste autonomia-erkidego batzuek emandako gaitasun-ziurtagiriak dituzten ehiztariak, Nafarroako ehiza-azterketarekin homologatu daitezkeenak, beren ehiza-baimena izapidetu nahi badute.
  • Foru Komunitatean bizi ez diren ehiztariak, baldin eta Nafarroako ehiza-baimenik ez badute, bizi diren lurraldeko ehiza-baimenak badituzte eta ehizan jarduteko desgaituta ez badaude, eta salbuespenezko ehiza-baimen bat izapidetu nahi badute.

Ehiza-baimena baduzu, honako kudeaketa hauek egin ditzakezu orrialde honetako Tramitazioa atalean:

Oraindik ez baduzu, honako hauek izapidetzen ahalko dituzu:

  • Nafarroako ehiza-baimena, beste edozein autonomia-erkidegok emandako gaitasun-ziurtagiriak dituzten pertsonentzat, baldin eta Nafarroako ehiza-azterketarekin homologatu badaitezke.
  • Aldi baterako salbuespenezko ehiza-baimena, Nafarroan bizi ez diren eta ehiza-baimenik ez duten herritarrentzat, baldin eta beren egoitza-lurraldeko ehiza-baimenak badituzte eta ehizan jarduteko desgaituta ez badaude. Baimen hori gehienez 9 egun natural jarraitukoa izanen da, eta gehienez bi baimen izan daitezke pertsona eta ehiza-denboraldi bakoitzeko.

Lizentzia bat berritzeko, beharrezkoa da: 

  • NANa
  • Ordainketa-gutuna entregatzea edo bidaltzea, helbideratuta ez badago.

Ordainketa helbideratuta duten pertsonek dagokien ordainagiria jasoko dute beren banku-erakundean.
Txartel fisikoa ez da berritzen (berak balio du).

Lizentzia lortzeko, beste edozein autonomia-erkidegok emandako gaitasun-ziurtagiria izanez gero:

Aldi baterako salbuespenezko baimena lortzeko:

  • NANa
  • Eskabide orria
  • Bizi zaren lurraldean indarrean dagoen ehiza-lizentzia
  • Ehizan jarduteko desgaituta ez egotearen adierazpena

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Identifikazio zenbakia + lizentziaren kodea
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea:

Gaitasun-ziurtagiria Nafarroako ehiza-azterketarekin homologatzeko modukoa izanen da.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 62 59
Posta elektronikoa: licenciascaza@navarra.es

Arazo informatikoak konpontzeko
Telefonoa: 948 013 575
Posta elektronikoa: soportetecnico.licenciascp@navarra.es
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 8:30tatik 17:30etara  / Ostiraletan eta uztaila, abuztua eta irailean 8:30etatik 15:00etara

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time