Dirulaguntzak, 30 urtetik beherako langabeak kontratatzeko espezializazio adimentsuko estrategiaren lehentasunezko arlo ekonomikoetan

Oinarrizko informazioa

Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoren batean aritzen diren enpresentzat (automozioa eta mekatronika, elikakatea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta industria sortzaile eta digitalak).

2009ko ekonomia-jardueren sailkapen nazionalean, sektore horiei dagozkien "zatiketa" epigrafeak (bi digiturekin) honako hauek dira:

  • 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29
  • 30 33 35 38 39
  • 55 56 58 59
  • 60 61 62 63
  • 71 72 73 74 75
  • 86
  • 90 91 94

Diruz lagungarriak izateko, enpresek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Helbide soziala eta fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea, edo lantoki bat izatea Nafarroan.
  • Plantillan 50 langile baino gehiago izatea.
  • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere.

Kontratudun langileak:

  • Kontratuaren egunean langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribaturik egotea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Azken 6 hilabeteotan mugagabeko kontraturik sinatu ez izana.

Kontratuak:

  • Kontratu mugagabeak.

Ez dira diruz lagungarriak izanen aldizkako kontratu finkoak eta obra bati atxikitako kontratu mugagabeak.

Dirulaguntza jasotzen ahalko da hasieran diruz lagundu ziren 12 hilabetetik beherako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeko.

Diruz lagunduko diren zenbatekoak hauek dira:

  • Emakumeekin sinatutako kontratu mugagabea: 13.200 euro
  • Gizonekin sinatutako kontratu mugagabea: 11.880 euro

Kontratutako pertsonaren batek lanpostua uzten badu, ondorio horietarako diruz laguntzen den aldia 12 hilabetekoa dela ondorioztatuko da.

Gehienez ere 12 hilabeterako diru-laguntza ematen ahalko da.

Urteko gutxieneko lansari gordina (aparteko pagak barne) kontratuan agertuko da, eta ez da legez ezarritako lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,75 baino txikiagoa izanen.

Tramitazioa

Epea: 25/03/14 - 25/11/30

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratu harremana hasi eta biharamunetik hasita, baldin eta dagokion gastuaren baimena argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izanen da, baimena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urte bakoitzeko azaroaren 1etik aurrera egindako kontratazioei dagozkien eskaerak, hilabeteko epean aurkeztuko dira, gastuaren baimena NAOn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.