Ingurumen alorreko informazioa eskatzea

Aukera ematen du askotariko dokumentazioa lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ingurumenari buruzkoa

Oinarrizko informazioa

Eskabide orokorra. Gogoan izan izartxoa duten lauki guztiak bete behar dituzula.

  • Uztailaren 18ko 27/2006 Legea, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena (2003/4 eta 2003/35 zuzentarauak hartu ditu). (2006ko 171. BOE, uztailaren 18koa). 
  • 11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa (2012ko 125. NAO, ekainaren 28koa).
  • Hitzarmena Berresteko Tresna, ingurumen arloan informazioa eskuratzeari, herritarrek erabakietan parte hartzeari eta justiziarako irispideari buruzkoa, Aarhus-en egina (Danimarka), 1998ko ekainaren 25ean (2005eko 40. BOE, otsailaren 16koa). 
  • 2003/4/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2003/01/28koa, Kontseiluaren 90/313/CEE Zuzentaraua indargabetzen duena. (41/26 zenbakiko EEAO, 2003/02/14koa).
  • 2003/35/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2003ko maiatzaren 26koa, Kontseiluaren 85/337/CEE eta 96/61/CE zuzentarauak aldatzen dituena. (156/17 zenbakiko EEAO, 2003/06/25ekoa).

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. Ikus ezazu zer formatu onartzen diren.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroa
González Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
González Tablas kalea 9, laugarren solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426126
Helbide elektronikoa: sian@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.