Egoitza-etxe zerbitzua, buruko gaixotasuna duten pertsonentzako

Servicio de atención residencial garantizado que se presta las 24 horas del día, todos los días del año

Oinarrizko informazioa

Buru-nahasmendu larria duten 18 eta 65 urte bitarteko pertsonei, baldin eta ondorengo eskakizunak betetzen badituzte:

  • Aitortua izatea % 65eko minusbaliotasun-gradua edo handiagoa.
  • Eskabidea egin aurreko urtean zehar, benetan eta modu jarraituan Nafarroan bizi direla egiaztatzea.
  • Egokitasun-txostena, Osasun Mentaleko dagokion Zentroak emandakoa.
  • Egoitza-arretako zerbitzu bermatua, urteko egun guztietan 24 orduz ematen dena.
  • Informazio gehiago.

Ez dago aurkeztu beharrik oinarri honetan exijitutako dokumentazioa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esku baldin badago. Kasu horretan, dokumentazio hori jasotzen duen espedientea identifika dezakete eskatzaileek. Halaber, instrukzio-organoak beharrezko datuak eska diezazkiekete interesdunei.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Interesdunaren bizitokiari dagokion osasun mentaleko zentroaren bitartez.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoak: 902 165 170 / 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.