Urederra ibaiaren Iturburua bisitatzeko sarrerak erreserbatu

Internet bidez bakarrik erreserba daitezke sarrerak

Oinarrizko informazioa

Herritarrak, oro har.

  • Natura-erreserba hori zaintzeko helburuz, mugatu egin da eguneko bisitari kopurua; hori dela eta, sarrerak aldez aurretik erreserbatzea aholkatzen da.
  • Ibilbidea Bakedanoko harrera-gunean hasten da; gune horretan azalpen-panela dago, eta Bakedanoko herri-gunean harrera-gunera iristeko seinaleztapena.
  • Ibilgailua Bakedanoko harrera-gunean aparkatu behar duzue. Tarifak:
    • Ibilgailua: 3 euro
    • Motozikleta: 2 euro
    • Autokarabana: 5 euro
    • Autobusak: 15 pertsonara arteko edukierakoak, 10 euro; edukiera handiagokoak, 20 euro
  • Erreserba egiterakoan, ingurunearen mapa-gida, Urederra ibaiaren Iturburuari buruzko liburuxka eta arauak emango zaizkizue.
  • Bidezidorrak 5,3 kilometroko luzera (joan-etorria) eta 200 metroko desnibela dauzka. Zailtasuna: baxua-ertaina.
  • Batez besteko iraupena: 3 ordu.
  • Txakurrak eta etxeko bestelako animaliak lotuta ibili behar dira harrera-gunean eta herrian.
  • Debekatuta dago sua egitea, kanpatzea, eskalatzea, arroila-jaitsierak egitea, ehiza, arrantza, zaborrak eta bestelako hondakinak lagatzea, sua egitea edo ingurumena kalte dezakeen beste edozein ekintza.
  • Urbasa-Andia Parke Naturalaren webgunean kontsulta dezakezue informazio guztia.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "Tramitatu" inprimakia irekitzeko eta erreserbatu zure bisita.

Harremanetan jartzeko

Urbasako turismo bulegoa: 848 420 420
Bakedaoko kontzejua: 948 539 008

Gehiago jakiteko:

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.