Eskatzailea eta familia-unitatea:
Prestazioa jasotzeko eskubidea eta horren zenbatekoa zehazteko, eskatzailearen familia-unitate osoa hartuko da kontuan.
Zenbatekoa zehaztea:
Errenta Bermatuaren zenbatekoa izanen da familia-unitateko kide kopuruaren arabera ezarritako zenbatekoaren eta familia-unitateak hilero jasotzen dituen diru-sarreren arteko aldea.
2025eko zenbatekoak:
- Kide 1eko familia-unitatea: 790,28 euro
- 2 kide: 1.066,88 euro
- 3 kide: 1.264,45 euro
- 4 kide: 1.382,99 euro
- 5 kide: 1.501,53 euro
- 6 kide edo gehiago: 1.580,56 euro
Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen betebeharrak.
Enplegurako pizgarriak:
Errenta Bermatua jasotzen den aldian enplegua lortzea sustatzeko, lan-jardueretatik datozen diru-sarreren zati bat baztertua geldituko da.
Prozeduraren urratsak:
Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak egiaztatuko du interesdunak baldintzak betetzen dituen, eta horren arabera aldeko txostena emanen du, edo ez.
Errenta bermatua lehen aldiz eskatzen duten familiei informazioa eta orientazioa emanen diete Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, gizarteratzeko prozesu pertsonalizatu bat hasteko duten eskubideari buruz.
Familiak Errenta Bermatua jaso badu urtebetez baino gehiagoz, eta jasotzen duen errentan edo egoera ekonomikoan aldaketarik izan ez bada, gizarteratze-prozesu pertsonalizatua eginen da, gizarteratze aktiboa sustatzeko eta bultzatzeko.Bi urtez gutxienez jaso badu Errenta Bermatua, dagokion Administrazio Publikoak eskaini beharko dio, gutxienez, enplegu sozial babestuko programa batean edo enplegu eta/edo prestakuntzako beste aukera batean parte hartzeko aukera.