Eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalak erregistratzea

Eraikinen ziurtapen energetikoko zerbitzuak eskaintzen dituzten ingeniaritzako, ingeniaritza teknikoko, arkitekturako eta arkitektura teknikoko elkargokideen zerrenda inskribatzea eta kontsultatzea

Oinarrizko informazioa

Eraikinen eraginkortasun energetikoaren egiaztapenean eskudun teknikariak direnak inskribatu ahal izango dira, euren borondatez. Horri dagokionez, eskudun teknikaritzat jotzen dira ondorengo titulaziotakoren bat duten pertsonak:

  • Ingeniariak
  • Ingeniari teknikoak
  • Arkitektoak
  • Arkitekto teknikoak

Teknikari horiek, gainera, dagokien elkargo profesionaleko kide izan behar dira.

Erregistro horretan sartzeak ez du esan nahi Industriaren, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eskudun teknikarien gaikuntzari buruzko onespenik edo oniritzirik eman duenik.

Ezinbesteko eskakizuna da eraikinari buruzko ziurtagiria egiteko gaitzen duen titulazioa edukitzea eta dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Erregistro horretan inskribatzeko,tituluaren kopia aurkeztu behar da.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Internet bidez egiten da inskripzioa.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31005 Iruña
Telefonoa: 848 420 430
Posta elektronikoa: certificacionenergetica@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.