Goi-tentsioko instalazio elektrikoen erregistroa (partikularrak)

Oinarrizko informazioa

Goi-tentsioko instalazio elektrikoen titularrak, baldin eta energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko erakundeen jabetzakoak ez badira, maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren 20.2. artikuluaren arabera (goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Erregelamendua onartu zuen errege dekretu horrek).

Oharra: Erregistro honen xede diren goi-tentsioko instalazioak garraio- edo banaketa-sareetara konektatzeko goi-tentsioko linea elektrikoek aldez aurreko administrazio-baimenaren, araubidea bete beharko dute, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren arabera. Beraz, ez da aldez aurreko administrazio-baimenik beharko titular partikular berari dagozkion goi-tentsioko instalazioen arteko konexiorako goi-tentsioko linea elektrikoen kasuan, horiek erregistro bidez joanen baitira.

Goi-tentsioko instalazio elektrikoen erregistroa

  • Instalazioaren ziurtagiria. Nahitaez erantsi beharreko dokumentazioa:
    • Zerbitzuan jarri aurreko egiaztapenen txosten teknikoa.
    • Hala badagokio, proiektuari dagokionez, gauzatutako obran izandako aldaketak identifikatzea eta justifikatzea.
    • Instalazioko osagaien adostasun-adierazpenen kopia (1).
  • Goi tentsioko instalazio elektrikoen erregistroa.
  • Proiektua.
  • Obra-amaierako ziurtagiria, dagokion teknikari tituludun eskudunak sinatua.
  • Goi-tentsioko instalazioetarako enpresa instalatzaile batekin sinatutako mantentze-kontratu bat dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria edo, instalazioaren jabeak ITC-RAT-21eko 1. eranskinean adierazitako beharrezko giza baliabideak eta baliabide teknikoak baditu, kontratu hori bitarteko propioekin egiteko konpromisoa.
  • Kontrol-erakundearen hasierako ikuskapenaren aldeko kalifikazioa duen ziurtagiria, 30 kV-tik gorako tentsio nominala duten instalazioen kasuan, ITC-RAT-23an ezarritakoaren arabera.

(1) Transformadorea berria ez bada eta adostasun-adierazpenik ez badu eta 548/2014 Erregelamendua betetzen ez badu, bi atal hauek justifikatu beharko dira:

  • Transformadorearen adostasun-deklarazioari dagokionez, justifikatu egin behar da instalazioaren titularrak egiaztatu duela berrerabili beharreko ekipoak 337/2014 Errege Dekretuaren eskakizunak betetzen dituela, eta, bereziki, haren ITC-RAT-02arenak, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak argitaratutako ITC-RAT-03 Gidaren 1. eranskineko 4. kasuan adierazitakoaren arabera. Ikusi.
  • Batzordearen 2014ko maiatzaren 21eko 548/2014 Erregelamendua ez betetzeari dagokionez, egiaztatu behar da transformadorea 2015eko uztailaren 1a baino lehen merkaturatu zela, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak argitaratutako ITC-RAT-07 Gidaren 1. eranskinean adierazitako edozein kasutan. Ikusi.


Titularra aldatzea

  • Titularra aldatzeko eskaera.
  • Instalazioaren lagapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Mantentze-kontratua indarrean.
  • Kontrol-erakundeak egindako azken aldizkako ikuskapenaren akta, aldeko emaitzarekin (nahitaezkoa da hiru urtean behin egitea).

Oharra: goi-tentsioko instalazio elektriko bat energia elektrikoa garraiatzeko edo banatzeko enpresa bati lagako bazaio, maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren ITC-RAT-22 jarraibidearen 5. apartatuan adierazitakoaren arabera jokatuko da.


Industria-segurtasunaren arloko instalazioak kontsultatzeko eskaera

Segurtasun industrialaren arloan dauden instalazioen erregistroak  kontsultatzeko prozedura, aldaketa edo erregularizazio kasuetan.

 

Goi-tentsioko instalazio elektrikoaren baja

Oharra: Instalazioa zerbitzuz kanpo badago eta desegin ez badute, gogorarazten zaie arauzko egiaztapen eta ikuskapenen mende egon beharko dutela, "zerbitzuz kanpoko egoera bermatzen duen sekzionamendua berrikusteko eta pertsonen edo ondasunen segurtasuna arriskuan jar dezakeen abandonu-egoeran ez daudela bermatzeko". Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Erregelamendua onartzen duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren ITC-RAT-23aren 1. apartatuan adierazitakoaren arabera.

  • 337/2014 Errege Dekretua, goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena.
  • 24/2013 Legea, Sektore Elektrikoari buruzkoa.
  • 1955/2000 Errege Dekretua, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa, lehentasunez, "Tramitatu" botoiaren bidez eginen da. Pertsona fisikoek soilik aurkez dezakete dokumentazioa erregistro honetan (pertsona fisiko horiek ezin dira izan betebeharra duten subjektuak):

  • Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Erregistroa
    Tomás Caballero parkea, 1
    31005 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Oharrak atalean espedientearen kodea eta instalazio mota mota jarri behar dira.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 423 580
Posta elektronikoa: instalaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de instalaciones de energía eléctrica de alta tensión

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.