Lagun egiteko animaliak identifikatzeko erregistroa

Erregistroan alta emateko, jabea aldatzeko, hiltzeagatik edo galtzeagatik animaliei baja emateko eta beste autonomia erkidego batera eramateko eskaera albaitari gaitu baten bidez baino ezin da egin

Oinarrizko informazioa

Lagun Egiteko Animaliak Identifikatzeko Nafarroako Erregistroan inskribatutako animalia baten jabe den edozein pertsona fisiko edo juridiko, Erregistroan grabatutako datu hauek aldatu nahi baditu:

  • Jabearen helbidea, telefonoa edo helbide elektronikoa.
  • Animaliaren bizilekua.

Beste edozein aldaketa edo kudeaketa egiteko (jabea aldatzea, beste autonomia erkidego edo herrialde batetik/batera lekualdatzeagatiko altak/bajak, hiltzeagatiko edo galtzeagatiko bajak, etab.), jabeak albaitari gaitu batengana jo beharko du (informazio gehiago).

Identifikatzeko eta erregistratzeko betebeharra

  • Nahitaezkoa da Nafarroan bizi diren edo aldi baterako (hiru hilabete baino gehiago) Nafarroan dauden txakurrak, katuak eta hudoak identifikatzea eta Erregistroan inskribatzea. Animaliaren eta jabearen datu guztiak jaso beharko dira.
  • Nahitaezkoa da Nafarroan bizi diren edo aldi baterako (hiru hilabete baino gehiago) Nafarroan dauden txakurrak, katuak eta hudoak identifikatzea eta Erregistroan inskribatzea. Animaliaren eta jabearen datu guztiak jaso beharko dira.
  • Albaitari gaitu batek eginen du identifikazioa.

Informazio gehiago.

Jabearen helbidea, telefonoa edo helbide elektronikoa aldatzeko, bai eta animaliaren bizilekua aldatzeko ere, behar bezala betetako inprimakia erantsi beharko da, honako argibide hauekin, kasuaren arabera, eta jabeak sinatuta, NANaren kopia eta dagozkion egiaztagiriak erantsita.

Jabearen datuak aldatzea:

  • Jabearen sinadura
  • NANaren kopia
  • Helbide aldaketa justifikatzeko agiria

Animaliaren bizilekuari buruzko datuak aldatzea:

  • Jabearen sinadura
  • NANaren kopia
  • Helbide aldaketa justifikatzeko agiria

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskabideak Erregistroa kudeatzen duen organoari aurkeztu behar zaizkio. Zure ohiko albaitariarengana ere jo dezakezu eskatzeko datuak alda daitezela.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Izapide horiek albaitaritza-kliniketan ere egin daitezke

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Lagun egiteko eta esperimentztzeko animalien atala
González Tablas kalea 9, 2. soilarua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 225 / 848 423 926 
Posta elektronikoa: animales.compania@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.