Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen garraiolariak erregistratzea

Nafarroako Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroan hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen garraiatzaile gisa alta / aldaketa / ezeztapena eskatzeko aldez aurreko komunikazioa

Oinarrizko informazioa

Profesionalki hondakinak garraiatzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietatearen helbidea Nafarroan dutenak. Garraio hori berezko jarduera izan daiteke (zerbitzu publikoa), edo jarduera nagusiaren osagarria (zerbitzu pribatu osagarria), hala nola, hondakinen kudeatzaileak.

Oharra: hondakin arriskutsuen edo ez-arriskutsuen garraio lanak egiten dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak, haien sozietatearen helbidea Nafarroatik kanpo baldin badute, dagokien Autonomia Erkidegoan erregistratuta egon beharko dira.

Erregistroan alta emateko

  • Erregistroko alta-inprimakia, guztiz beteta. Inprimakiko datu guztiak nahitaezkotzat jotzen dira, berariaz bestelakorik adierazten ez bada. 
  • Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia sinplea.
  • Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuak salgaien garraio-zerbitzurako enpresari emandako baimenaren kopia sinplea (ez ibilgailuena), zerbitzu publiko edo pribatu osagarri gisa.
  • Aurreko baimena eduki ezean:
    • Erakundeak hondakinen ekoizle edo kudeatzaile gisa erregistratutako instalazioa badu, ibilgailu bakoitzaren zirkulazio-baimenaren kopia sinplea aurkeztu beharko du, eta ondoren instalazioaren NIMA adierazi.
    • Erakundeak ez badu hondakinen ekoizle edo kudeatzaile gisa erregistratutako instalaziorik, ibilgailu bakoitzaren zirkulazio-baimenaren kopia sinplea eta enpresak EJZn salgaien garraiolari gisa alta eman izanaren kopia sinplea aurkeztu beharko ditu.

 

Aldaketa edo baha erregistroan

 

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

7/2022 Legea, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen ekonomia zirkular baterako.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroa 
    González Tablas kalea, 9
    31005 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Hondakinen Atala 
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Posta elektronikoa: residuos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.