Farmazialariak erregistratzea

Nafarroako farmazietan lan egiten duten langileen datuei alta edo baja ematea, eta datuok aldatzea.

Oinarrizko informazioa

Nafarroan jendearentzako irekita dauden farmazien titular diren farmazialariei edo farmazia horien arduradunei.

1. Langileei buruzko informazioa:

  • Eguneratu egin behar da informazioa, aldaketaren bat gertatzen denean.
  • Nahitaezkoa da farmazialari laguntzaileentzako.

2. Ordezko farmazialaria izendatzea:

  • 12/2000 Foru Legearen 17. artikuluan aurreikusitako inguruabarren arabera.
  • Ordezkapenerako aldia baino lehen aurkeztu behar da, gaixotasunagatik gertatzen denean izan ezik.
  • Ez da beharrezkoa hiru lanegun baino gutxiagoko aldietarako, baldin eta farmazialari laguntzailea daukala jakinarazi badu eta berak hartzen badu farmaziaren ardura.

Farmaziako langileei buruzko datuen aldaketen berri emateko inprimakiak:

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "Tramitatu" zure eskabidea eta eskatutako agiriak posta elektronikoz bidaltzeko. Helbide elektronikoa: inspeccion.farmacia@navarra.es.

Harremanetan jartzeko

Farmazia Ikuskapenaren Atala
Armadaren Etorbidea 2, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 423 507 / 848 423 543
Helbide elektronikoa: inspeccion.farmacia@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de personal farmacéutico

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time