Baimendutako edo ziurtatutako entitateak entitate laguntzaile gisa hartuko dira, eta agiri profesionalak, gaikuntzak eta ziurtagiri pertsonalak eskuratzeko prozeduren tramitazioan ere parte hartuko dute.
Prestakuntza entitatearen aitorpenak balio mugagabea izanen du, baldin eta hura eskuratzeko baldintzak mantentzen badira.
Hemen ikus ditzakezu prestakuntza zentroak.
Prozeduraren urratsak:
- Enpresari edozein unetan eskatzen ahalko zaio administrazioaren aurrean aurkezteko baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, horiek egiaztatu, ikuskatu eta kontrolatzeko.
- Administrazioak ofizioz emanen du enpresen izena prestakuntza entitateen erregistroan.