Artisau enpresak erregistratzea

Datuak inskribatzea, aldatzea eta horiei baja ematea Nafarroako Foru Komunitateko Artisau Enpresen Erregistroan

Oinarrizko informazioa

Nafarroan kokatuta dauden eta ondorengo baldintzak betetzen dituzten artisau enpresei (nekazaritzako elikagaien enpresak izan ezik):

  • Gehienbat eskuzkoa izan behar da jarduera, nahiz eta laguntzarako makinaria erabili.
  • Produktu indibidualizatua edo fabrikazioko serie laburretan ekoiztutakoa sortzea.
  • Senitartekoak ez diren izaera finkoko enplegatu kopurua, gehienez ere, hamarrekoa izatea, ikastunak kontuan hartu gabe.
  • Ekonomia-jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea.
  • Nafarroako artisautzako lanbideen errepertoriaren barruko jarduera bat egitea (ikus araudia, 89E/2017 Foru Angindua, Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioa aldatzen duena).

Halaber, artisau enpresatzat joko da artisau produktuak soilik merkaturatzen dituen edozein elkartze formula, baldin eta elkartea osatzen duten kide guztiak artisau enpresak baldin badira.

Borondatezkoa da artisau enpresa kalifikazioa eskuratzea eta Erregistroan inskribatzea, eta bi urtean behin berritu behar da.

Nafarroako Artisau Enpresen Erregistroan inskribatutako enpresek aukera dute:

  • Itzultzerik gabeko diru-laguntzak eskuratzeko, ondorengo jarduketetarako:
    • Azoketan parte hartzeko, promoziorako materiala editatzeko eta enpresa-trebakuntzarako.
    • Inbertsioak egiteko, artisau tailerrak modernizatzeko eta ekipamendua hobetzeko.
  • Nafarroako artisau enpresen web-katalogoan doan sartzea eskatzeko, berariaz baimena eman ondoren.
  • Jaitsi telematikoki artisau enpresaren txartela.
  • Artisautza-marka sustapen-helburuetarako erabiltzea, artisau-enpresaren txartela indarrean dagoen bitartean

Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Artisautzaren Web-ataria.

Izen-ematea nola egin

Izena emateko aurkeztu beharko dira sortutako produktuen bi argazki (990x558px) eta artisauaren argazki bat (735x413px). Argazkiok zuzenean igortzen ahal dira honako helbide elektronikora: artesanianavarra@navarra.es.

Berritzea nola egin

Dagoeneko Nafarroako Artisau Enpresen Erregistroan izena emanda dauden artisau enpresek artisau txartelaren bi urteko balio denbora amaitu aurretik, honako hau aurkeztu beharko dute:

Oharra: Artisau Enpresen Erregistroan izena emateko eta berritzeko inprimakiak, ahal dela, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusian aurkeztu behar dira, edo bestela Tramitazioa atalean ezarritako lekuetan.

Titulartasuna aldatzeko nola egin

  • Titulartasuna aldaketa eskatzeko eskabide orokorra.
  • Titular berriaren identifikazio fiskaleko txartela.

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, aurkeztu hemen (erregistroetan, aurretiko hitzordua eskatuta):

  • Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia
    Erregistroaren bulegoa (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era)
    Nabarreria kalea, 39
    31001 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua 
Nabarreria kalea, 39
31001 Iruña
Telefonoa: 848 42 77 38
Posta elektronikoa: artesanianavarra@artesania.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Empresas Artesanas de Navarra

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time