Kontrol metrologikoaren erregistroa

Erregistroan izena ematea, datuak aldatzea eta baja ematea

Oinarrizko informazioa

  • Fabrikatzaileak: Estatuak ezarritako kontrol metrologikoaren mendeko neurketa-tresnak edo-sistemak fabrikatzen, inportatzen, merkaturatzen edo    errentamenduan uzten dituzten pertsona fisiko edo erakundeentzat.
     
  • Izendatutako erakundeak:  Adostasunaren ebaluazioak egiten dituzten erakundeak edo Estatuaren kontrol metrologikoaren exekuzioarekin lotura duten egiaztapenak egiten dituztenak.
     
    • Merkaturatze eta abiarazte aldian aritzen diren erakundeak (jakinarazitako erakundeak eta kontrol metrologikorako erakundeak).
    • Zerbitzuan dauden tresnen fasean aritzen diren erakundeak (aldizkako egiaztapena eta zerbitzuan dauden neurketa-tresnak konpondu edo aldatu ondorengoa).
    • Egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutako erakundea.
       
  • Konpontzaileak: Estatuak ezarritako kontrol metrologikoaren mendeko neurketa-tresnak konpontzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak.

Administrazio publiko eskudunak identifikaziorako kode alfanumerikoa esleituko die eta fabrikatzaileek, izendatutako erakundeek eta erakunde konpontzaileek hori erabili beharko dute beren esku-hartzearen ondorioz igorritako dokumentu guztietan.

Izapidea egin ondoren, eskatzaileari bidaliko zaio Kontrol Metrologikoaren Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

Inskripzioen indarraldia mugagabea izanen da.

Jarduketa-eremua Espainia da guztientzat, jakinarazitako erakundeentzat eta fabrikatzaileentzat izan ezik, haientzat Europar Batasuna izanen baita.

Fabrikatzaileak

  • Eskaera aurkeztu.
  • Sartu nortasun-agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo agiri baliokideak.
  • Eskaeraren “Oharrak” atalean, zehaztu zein diren fabrikatzen, inportatzen, merkaturatzen edo lagatzen dituzten Estatuaren kontrol metrologikoaren mendeko tresnak.
  • Erantsi inskripzio-ziurtagiria egiteagatiko tasak ordaindu izanaren frogagiria.

Izendatutako erakundeak (kontrol metrologikoaren faseetan esku hartzen duten erakundeak: jakinarazitako erakundeak, kontrol metrologikoa egitekoak edo egiaztapen metrologikorako baimendutakoak)

  • Eskaera aurkeztu.
  • Sartu nortasun-agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo agiri baliokideak .
  • Eskaeraren “Oharrak” atalean, zehaztu izendapenaren irismena. Horrek datza adostasuna edo egiaztapena ebaluatzeko jardueren deskribapenean, adostasuna edo egiaztapen mota ebaluatzeko moduluaren edo moduluen deskribapenean, eta neurketa-tresnaren eta neurketa tarte posibleen deskribapenean.
  • Erantsi Egiaztatze Erakunde Nazionalaren (EEN) egiaztagiria.
  • Erantsi inskripzio-ziurtagiria egiteagatiko tasak ordaindu izanaren frogagiria.

Neurketa-tresnak konpontzen duten pertsona fisiko edo juridikoak

  • Aurkeztu eskaera.
  • Sartu nortasun-agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo agiri baliokideak.
  • Erantsi erantzukizunpeko adierazpena.
  • Erantsi inskripzio-ziurtagiria egiteagatiko tasak ordaindu izanaren frogagiria.

  • Legeria autonomikoa:
    • 294/2012 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko kontrol metrologikoaren antolamendua ezartzen duena.
       
  • Legedi orokorra:
    • ICT/155/2020 Agindua, Estatuak zenbait neurketa-tresnari ezarritako kontrol metrologikoa arautzen duena.
    • 2017ko Ebazpena, Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainen Idazkaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez 1/2017 Gidalerroa argitaratzen baita jakinarazitako erakundeak izendatu eta kontrolatzeko, baita kontrol metrologikoa egiteko erakundeak eta egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutako erakundeak ere.
    • 244/2016 Errege Dekretua, 32/2014 Legea garatzen duena.
    • 32/2014 Legea, Metrologiari buruzkoa.
       
  • Kontrol metrologikoari buruzko legedia: eskuragarri dago Espainiako Metrologia Zentroan.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Erregistro honetan inskribatzeko beharrezkoa da esteka honetan tasa ordaintzea.

Behin ordainduta, egiaztagiria eskuratuko da.

Egiaztagiria erantsi beharko da hurrengo botoia sakatzean (erregistroan inskripzioa egitea).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Harremanetarako Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 5. solairuaallero parkea 1, 5. solairua
Telefonoa: 848 420 870
Helbide elektronikoa: metrologia@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de control metrológico

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.