Esperimentaziorako animaliekin aritzen diren langileendako prestakuntza ikastaroak aitortzea

Esperimentaziorako (irakaskuntza barne) erabiltzen, hazten edo hornitzen diren animaliekin aritzeko

Oinarrizko informazioa

Esperimentaziorako animaliei buruzko prestakuntza ikastaroak ematen dituzten erakundeak.

Prestakuntza ikastaro teoriko-praktikoak gainditzea da esperimentaziorako (irakaskuntza barne) erabiltzen, hazten edo hornitzen diren animaliekin aritzen diren pertsonen trebakuntza aitortzeko baldintzetako bat.

Agintaritza eskudunak aitortu behar ditu prestakuntza ikastaroak.

Ikastaroak eginkizun hauetako bat izanen du xede: animaliak zaintzea; animalien eutanasia; prozedurak egitea; prozedurak diseinatzea; animalien ongizatea eta zaintza “in situ” gainbegiratzeko erantzukizuna bere gain hartzea, eta izendatutako albaitariaren zereginak bere gain hartzea.

Eginkizun baten edo gehiagoren modulu guztien edo batzuen ikaskuntza emaitzak lortzera bideratuta egonen da ikastaroa.

Legez eratutako erakunde batek eman behar du (pertsona juridikoak).

Erakundeak Aginduaren 16. artikuluan ezarritakoa bete behar du.

Entitateak kaudimen teknikoa egiaztatu beharko du, betiere gutxienez hiru urteko esperientzia badu esperimentaziorako animalien sektorean, eta beste hiru urteko esperientzia prestakuntzaren arloan (bigarren puntuan, ez dira barne hartzen langileak soilik prestatzen dituztenak).

Erakundeak prestakuntzarako giza baliabideak eta baliabide materialak egiaztatu beharko ditu.

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jasotzea.
  • Eskatutako baldintzak betetzen diren aztertzea eta egiaztatzea.
  • Atalaren txostena.
  • Ebazpena.
  • Ebazpena interesdunari helaraztea.

Eskabidean agertzen den dokumentazioa:

  • Erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
  • Erakundearen ordezkariaren NAN/AIZren kopia.
  • Eraketa eskrituraren kopia, erakundearen xedea, helburuak eta prestakuntza biltzen dituena.
  • Eskatzaileak ikastaroen aitorpena eskatzeko duen ordezkagarritasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Entitateak prestakuntzan 3 urteko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Entitateak animalien esperimentazioarekin lotutako gaietan 3 urteko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Eskatzaileak sinatutako memoria, adierazten duena zer baliabide material eta giza baliabide dituen (tutorea barne).
  • Ikastaroaren memoria, eskatzaileak sinatua, programa, egitura, espezieak, iraupena, datak eta ikastaroan erabilitako bitartekoak zehazten dituena.
  • Ikastaroko edukien kopia.
  • Ikastaroa gainditu izana ebaluatzeko proba objektiboen kopia.
  • Ikastaroa gainditzen duten ikasleendako diploma eredua, honako datu hauek biltzen dituena: erakundearen, ikaslearen eta ikastaroaren identifikazio datuak; barne hartzen dituen moduluak edo eginkizunak; ikastaroaren datak; iraupena, eta espezieak.
  • Animalia biziak erabiliz gero, zentro erabiltzaile, hornitzaile edo hazle batekin sinatutako akordioa.
  • Prestakuntza aurrez aurrekoa ez bada, bereziki horretarako diseinatutako lanbide prestakuntza birtualeko plataforma bat duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • ECC/566/2015 Agindua, saiakuntzak egiteko eta zientziazko beste helburu batzuetarako (irakaskuntza barne) erabiltzen, hazten edo hornitzen diren animaliekin aritzen diren langileek bete beharreko trebakuntza baldintzak ezartzen dituena.
  • 53/2013 Errege Dekretua, saiakuntzak egiteko eta zientziazko beste helburu batzuetarako (irakaskuntza barne) erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Lagun Egiteko eta Esperimentatzeko Animalien Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 413
Posta elektronikoa: animales.compania@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.