Zerbitzu honek espazio egokia eta neutrala eskaintzen du, adingabeak bere familia bisita dezan edo familiarekin elkartu dadin; horrekin, bermatu egiten da seme-alabek gurasoekin eta familiekin harremana izateko duten eskubidea, bai eta adingabearen eta guraso kalteberenaren segurtasuna eta ongizatea bermatzekoa ere
Familia-epaitegiek bideratutako familiak, ezaugarri hauek dituztenak:
Banantze-prozesuan zehar eta haren ondotik, seme-alaba adingabeen eta bi gurasoen arteko harremanari eusteko gatazkak edo zailtasunak dituzten familiak.
Gurasoak zaintzarik ez duenean eta ez daukanean hirian etxebizitzarik –edo, edukita ere, ez dituenean betetzen bete beharreko gutxieneko baldintzak–, bisitarako eskubidea baliatu behar izatea.
Elkartzeko uneak gainbegiratzea gomendagarria izatea, dela gurasoak adingabearen zaintza eta jagoletza ez izateagatik, gaixotasunen bat edukitzeagatik, edo haurrak hazteko trebetasunik ez izateagatik.
Baldin eta zaintza eta jagoletza duen gurasoak edo familia zabalak blokeatu egiten badu bisita-araubidea, edo aurka egiten badio araubide horri.
Adingabeek uko egiten badiote zaintza eta jagoletza betetzen ez duen gurasoarekin edo haren familia zabalarekin harremanak izateari.
Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atalak edo hura ordezten duen unitate organikoak bideratutako familiak:
Gurasoengandik bananduta dauden adingabeak, familia-harrerako babes-neurria aitortuta daukatenak, baldin eta bisitak prozedura judizialetan edo administratiboetan ezartzen badira.
Erakunde publikoaren eta familien beste babes-neurri baten onuradun diren adingabeak, baldin eta, inguruabar bereziengatik, gomendagarria bada lizitazioaren xede den baliabide hori erabiltzea, betiere erakunde horren balioespen teknikoaren ondotik.
Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek bideratutako familiak edo pertsonak:
Indarkeria-egoeraren bat bizi izan ondotik, adingabeen edo haien senideen segurtasuna berma dezakeen leku neutral bat behar duten familiak, bisita-araubidea edo adingabeak entregatzeko eta jasotzeko araubidea betetzen den bitartean.
Familia elkartzeko guneak ez du esku hartzen ahalko, baldin eta etenda badago harremanetarako edo bisitetarako eskubidea, zerbitzu horretara jotzen duen guraso edo senideari dagokionez.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Dagokion epaitegiko edo erakunde deribatzaileko profesionalak betetako deribazio-fitxa.
Araudia keyboard_arrow_down
30/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.
3/2011 Foru Legea, seme-alaben jagoletza gurasoen bizikidetza hausten den kasuetarako arautzen duena.
15/2005 Foru Legea, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.
Tramitazioa
Bulegoetan keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Familia elkartzeko guneetara epaitegien bidez iristen da, eta urte osoan egoten da irekita.
Epaitegi deribatzaileek deribazio-fitxa bidaliko dute Familiaren eta Haurren Eskubideen Sustapenaren Atalak xede horretarako berariaz gaitzen duen helbidera, eta beharrezko dokumentazioa erantsiko dute.
Harremanetan jartzeko
Familiaren eta Haurren Eskubideen Sustapenaren Atala
Abejeras kalea, 1
31007 Iruña
Telefonoa: 848 421 258
Posta elektronikoa: familia@navarra.es
info
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.