Osasun Larrialdietako titulua lortzeko proba libreak. Berariazko deialdia

Oinarrizko informazioa

  • 18 urte izatea eta titulazio edo prestakuntza horietakoren bat izatea.
  • Berariazko betebeharrak: suhiltzaileen oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiten ari diren pertsonak, otsailaren 26koa 708/2024 Ebazpenaren bidez suhiltzaile lanpostuan 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari lotuta.

Proba libreen berariazko deialdia ziklo osoko proba libreen deialdiari dagokio. Ez da proba libreen proba modularra.

Zikloa eta izena emteko eta azterketa egiteko ikastetxea:

Probeen egutegia:

  • Lanbide-moduluen probak egitea (ikastetxeak zehazten duen egutegiaren arabera): 2025eko martxoaren laugarren astetik aurrera.
  • Eskaera orria
  • Fotokopia: NAN, AIZ o pasaportea
  • Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolak emandako ziurtagiria, suhiltzaileen oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiten ari dela frogatzen duena.
  • Erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzaren kopia
  • 67/2025 Ebazpena, 2024-2025 ikasturtean Nafarroan Osasun Larrialdietako teknikari titulua lortzeko proben berariazko deialdia egiten duena.
  • 76/2016 Foru Agindua, proben baldintza orokorrak ezartzen dituena.
Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua
Santo Domingo kalea, 8
31001 Iruña
Telefonoak: 848 426 628 / 848 426 036
Posta elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.