Prentsa akreditazio arrunta

Nafarroako Gobernuaren egoitzetan antolatzen diren ekitaldietan sartzeko akreditazioa eska daiteke tramite honen bidez

Oinarrizko informazioa

  • Komunikabideak
  • Kazetariak

Tramitazioa

Jarraibideak:

Mezu bat bidali behar da prensa@navarra.es helbidera, ondorengo datuekin:

  • Komunikabidearen arduradunak hedabidearen izena eta helbide elektronikoa jakinaraziko ditu.
  • Era berean, akreditazioa zein kazetariri eman edo kendu nahi dion adieraziko du. Horretarako, kazetariaren izen-abizenak eta NAN-a zehaztuko ditu.

Gainera:

Gainera, harpidetza eska dezake honako zerbitzuetan:

  • Aldizkariak jasotzeko, bidali behar dira akreditatutako kazetariaren helbide elektronikoa eta zein aldizkarirako eskatzen den harpidetza (albisteak gaztelaniaz, albisteak euskaraz, deialdiak).
  • Deialdien sms-ak jasotzeko, akreditatutako kazetariaren telefono zenbakia eman behar da.

Harremanetan jartzeko

Komunikazio Zerbitzua
Karlos III.a Etorkibidea, 2
31002 Iruña
Telefonoa: 848 426 700

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time