Arkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera orria
- NAN, AIZ edo pasaportearen kopia
- Egindako heziketa zikloari dagokion espediente akademikoa (ziurtagiri akademiko ofiziala).
- Azalpen-oharra: ziurtagiri akademiko ofiziala ikastetxeak sinatu eta zigilatutako dokumentu ofiziala da, eta ikastetxeko idazkaritzan eskatu behar da. Zikloa amaitzean eman ez bazizuten, eskatu egin behar duzu. Ez da baliozkoa Edukatik ateratzen den ERPA.
Aukerako dokumentazioa:
Gainera, Curriculum Vitae-aren eredua (Europass eredua) eredua ere aurkez dezakezu, beteta, curriculumean adierazitako merituak egiaztatzeko agiriekin (hizkuntzen prestakuntza, ikastaroak, lan-esperientzia, etab.). Beste curriculum-eredu batzuk ere onartzen dira.
Ohar garrantzitsua: curriculumean egiaztagiririk gabe adierazten dituzun merezimenduak ez dira kontuan hartuko berdinketak ebazteko.