Behin-betiko kalifikazioak eta saria jasotzeko hautagaiak argitaratu dira (ikusi Emaitza atala).
arrow_downward
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleendako:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) osoa Espainiako ikastetxeetan egin izana, dela araubide presentzialean, dela urrutiko araubidean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren esparruan ezarritako aukeretako edozeinetan.
Ikasketa horiek 2024-2025 ikasturtean bukatu izana Nafarroako ikastetxe batean, etapako irakasgai guztiak gaindituta izanik amaierako ebaluazio arruntean.
DBHko lau ikasmailak osotara hartuta, 8,75eko edo gehiagoko batez besteko nota izatea. Batez besteko nota ateratzeko, DBHko lau ikasmailetako irakasgai guztietako kalifikazioak hartuko dira aintzat, eta batezbesteko hori hurbilen dagoen ehunenean biribilduko da, eta goitik eta behetik distantzia berberera baldin badago, goiko ehunenean biribilduko da. Kalkulu horretan, ez dira kontuan hartuko "gai", "salbuetsia" edo "baliozkotua" adierazten duten kalifikazioak.
DBHko azken ikasmailan, “bikain” lortu izana probaren xede diren irakasgaien azken kalifikazioan: Gaztelania eta Literatura, edo Euskal Hizkuntza eta Literatura D ereduan, Atzerriko Lehen Hizkuntza eta Matematika.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia eskuratzen duten ikasleek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute eta horren berri emanen da ikasketa espediente pertsonalean. Sari berezi bakoitzak 250 euro diru-zuzkidura izanen du.
Ikasleek NANarekin edo egoiliarraren identifikazio-txartelarekin batera aurkeztu beharko dute eskabidea, 2025eko irailaren 22ko 14:00ak baino lehen, DBHko 4. maila egin duen Bigarren Hezkuntzako ikastetxean.
Bigarren Hezkuntzako institutuetako idazkariek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko dituzte beren eskuetan dituzten inskripzioak eta ziurtagiri akademikoak, on line, orri honetako izapideak egiteko botoiaren bidez, 2025eko irailaren 29ko 14:00ak baino lehen.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdian izena emateko eskabidea.
Erreklamazioak/zuzenketak aurkezteko epea: urriaren 8tik urriaren 13ra, 14:00ak arte, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari zuzendua, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez ("Bidali" botoian).