Gaixotasun mentala duten pertsonentzako tutoretzapeko pisua

Zerbitzua bermatuta dago: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei eta premia soziosanitarioei, baita inklusioa eta parte-hartze soziala erraztu ere

Oinarrizko informazioa

Nahasmendu mental larria duten 18 urtetik goitiko pertsonak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.
  • Jardueraren bat egitea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo administrazio unitate eskudunak egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan hastea.
  • Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko osasun mentaleko zentroak egina.
  • Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

Programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen dira, baita banakako arreta plana diseinatu ere. Horrek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

Zerbitzu hau eguneko 24 orduetan ematen da, urteko egun guztietan:

  • Ostatua
  • Mantenua: egunean hiru otordu
  • Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero
  • Akonpainamendu soziala: astero
  • Arreta soziala: hilabetero
  • Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero
  • Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero
  • Familientzako laguntza: hilabetero
  • Osasun-arreta: medikoa, psikiatrikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala, Osasun Departamentuarekin itundutako zentroak badira

Zerbitzu hau bateragarria da garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzuarekin, errehabilitazio psikosozialerako zerbitzuarekin, familia ingurunean laguntzeko zerbitzuarekin eta esku hartze soziokomunitarioko zerbitzuarekin.

Zerbitzuen tarifa publikoak.

Prozeduraren urratsak:

1. Egokitasun txostenaren ondorioz aldeko ebazpena (bermatua) ematen bada, eskatzaileari honako honen berri emanen zaio:

  • Zer pisutan artatutako duten eta noiz sartuko den.
  • Egin behar duen ekarpen ekonomikoaren balioa (koordainketa).
  • Hala badagokio, esleitzen zaion zerbitzuari loturiko laguntza.

2. Egokitasun txostenaren ondorioz eskubide bermaturik sortzen ez bada, eskatzaileari honako honen berri emanen zaio:

  • Zer pisutan artatutako duten, tokirik izanez gero.
  • Egin behar duen ekarpen ekonomikoaren balioa (koordainketa).
  • Eskaera
  • Gaur egungo txosten mediko/psikiatrikoa: bertan, diagnostikoa, tratamendua, historia medikoa eta baliabidea behar duela dioen agiria jaso beharko dira, baita jokabideei, lesioei eta/edo mugikortasunaren nahiz zentzumenen arloko arazoei buruzko datu garrantzitsuak ere. 
  • Gaur egungo gizarte-txostena: bertan, familiaren osaera eta historia soziala, eskatzailearen eta senideen lan egoera, egoera ekonomikoa (diru-sarrerak, jatorria eta zenbatekoa), funtzionamenduaren maila (eguneroko bizitzako oinarrizko jarduera instrumentalak, trebetasun sozialak eta aisialdia), etxebizitzaren egoera (barneko eta kanpoko oztopoak), familia harremanak eta babes maila (osasun estaldura) jaso beharko dira. Aldi baterako diru-sarrerak egonez gero, adierazitakoaz gain, pertsonaren inguruabarrengatik (susperraldia, oporrak...) edo zaintzailearen inguruabarrengatik (gaixotasuna, oporrak...) aldi horretan egoitzan artatzeko premia duela egiaztatu beharko da.
  • Baliabidea egokia dela dioen txosten psikiatrikoa, dagokion osasun mentaleko zentroak igorria.
  • Emandako datuak egiaztatzeko dokumentazio ekonomikoa behar dela iritziz gero, beranduago eskatuko zaio.

Ez da beharrezkoa izanen eskatutako dokumentazioa aurkeztea jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku dagoenean. Halakoetan, eskatzaileek identifikatzen ahalko dute zein espedientetan dagoen dokumentazio hori. Halaber, instrukzio organoak espedientearen identifikazioa eskatzen ahalko die interesdunei.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

A través del Centro de Salud Mental correspondiente al domicilio de la persona interesada, el cual elaborará un informe de idoneidad para el acceso a este recurso.

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoak: 902 165 170 / 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.