Hileroko laguntza ekonomikoa da, eta 18 urtetik 64 urtera bitarteko pertsonek jaso dezakete, % 65eko edo gehiagoko desgaitasun maila aitortuta badute edo, bestela, beren gaitasun juridikoa egikaritzeko laguntza neurriak badituzte edo ezintasun iraunkor absolutua aitortua badute. Betiere baliabide propio nahikorik ez badute, urtean dituzten diru sarrera gordinak edo errentak pentsioaren beraren urteko zenbatekoa baino txikiagoak direlako eta bizikidetzako unitate ekonomikoak baliabide nahikorik ez duelako, urtero ezartzen diren baliabide metatuen mugen arabera.
Espainiako herritarrak edo legezko bizilekua Espainian duten atzerritar jatorrikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:
18 urtetik 64 urtera bitartean izatea.
% 65eko edo gehiagoko desgaitasun maila izatea, edo bere gaitasun juridikoa egikaritzeko laguntza neurriak izatea (epai judizial bidez kuradoretza izanez gero), edo ezintasun iraunkor absolutua aitortua izatea.
Legezko eta benetako bizilekua Espainiako lurraldean izatea gutxienez 5 urtez, 16 urte betetako egunetik pentsioa eskatutako egunera bitartean, eta horietako 2 eskabidea egin aurre-aurrekoak izatea.
Azken 2 urteetan 365 eguneko 90 egun baino gehiago atzerrira joan ez izana.
Baliabide propio nahikorik ez izatea, urteko diru sarrera gordinak edo errentak txikiagoak direlako pentsioaren beraren urteko zenbatekoa baino; azken hori urtero ezartzen da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean, eta 2026an 8.803´20 euro da.
Eskatzailearekin batera harekin ezkontza harremana edo bigarren mailarainoko odol ahaidetasuna duen norbait bizi bada, guztien diru sarrera gordinen edo errenten baturak ezin du gainditu urtero ezartzen den muga.
Bateraezintasuna
Kotizazio gabeko ezintasun pentsioa bateraezina da honako hauekin:
Kotizazio gabeko erretiro pentsioa.
Laguntzako pentsioak, uztailaren 21eko 45/1960 Legean arautuak.
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan jasota dauden gutxieneko diru sarrerak bermatzeko subsidioa eta hirugarren baten laguntzagatiko subsidioa.
Norberaren kargura % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen 18 urtetik gorako seme edo alaba bat izateagatik ematen den familia-laguntzaren kausatzaile izatea.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Gizarte Segurantzaren pentsioak dira, eta haien kudeaketa Nafarroako Foru Komunitateari transferituta dago.
Zenbatekoa urtero ezartzen da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean.
Pentsioaren onuradunek eskubidea daukate Gizarte Segurantzako araubide orokorreko osasun eta farmazia laguntzarako.
Jaso beharreko zenbatekoa baremo baten arabera kalkulatzen da, honako hauek kontuan hartuta: diru sarrera eta errenta propioak, bizikidetzako unitate ekonomikoaren diru sarrerak eta errentak, eta bizikideen arteko odolkidetasun maila, bai eta hirugarren baten beharra aitortua duen ere.
Kotizazio gabeko pentsio hau dutenek, % 75eko edo gehiagoko desgaitasun maila badute eta, gainera, hirugarren baten beharra aitortuta badute edo mendetasun mailaren bat aitortua badute, eskubidea daukate osagarri bat jasotzeko, pentsio honen zenbatekoaren % 50ekoa.
Eskabidea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian jasotakoan (Kotizazio Gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako Bestelako Neurrien Atalean), egiaztatuko da ea aurkeztutako dokumentazioa nahikoa den eskabidea baloratzeko eta ebazteko.
Dokumentazioa nahikoa ez bada edo okerra bada, falta den informazioa eskatuko zaie interesdunari edo erakunde ofizialei.
Dokumentazio guztia eskura izandakoan, espedientea ebatziko da, aplikatu beharreko baremoa eta legeria aplikatuta, eta hartutako erabakia interesdunari edo ordezkariari bidaliko zaio.
Interesduna erabakiarekin ados ez badago, ebazpenean bertan ikusten ahalko du zein epe dituen eta zein erakundetara jo behar duen erreklamazioa egiteko, hala nahi izanez gero.
Onartu eta gero, urtero lehen hiruhilekoan urteko aitorpena bidaliko zaio etxera interesdunari. Aurreko urteko informazioa eta urte horretakoa kontuan hartuz bete behar da aitorpena, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Atal honetan bertan aurkeztu. Orduan, atal horrek pentsiorako eskubidea eta zenbatekoa berrikusiko ditu.
Onartu eta gero, urteko edozein unetan, interesdunaren egoera ekonomikoa edo bizikidetzakoa aldatzen baldin bada, edo bizikideen egoera aldatzen baldin bada, horren berri jakinarazi beharko du, gehienez ere gertaera eragiletik 30 eguneko epean, behar den dokumentazioa eta horri buruzko inprimakia aurkeztuta.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eskabidea berariazko inprimakian, behar bezala betea.
I. eranskina, ardurapeko seme-alabaren familia-prestazioari uko egiteari buruzkoa, hala badagokio.
Eskatzailearen NANaren edo AIZren fotokopia, eta, eskatzailearekin ezkontza harremana edo bigarren mailarainoko odol ahaidetasuna duen norbait bizi bada, pertsona horiena guztiena ere bai.
Erroldatze agiria, baldintzetan eskatzen den antzinatasuna gutxienez egiaztatzen duena.
Eskatzailea atzerritar jatorrikoa bada, legezko bizilekua Espainian izandako aldien ziurtagiria, Atzerritarren Bulegoak emana.
Eskatzailea azken 2 urteetan atzerrira joan bada, denbora-tarte horretan indarrean zeuden pasaporte guztien orrialde guztien kopia.
Eskatzaileak atzerrian lan egin badu (Espainiako herritarra izan nahiz atzerritar jatorrikoa izan), Gizarte Segurantzako erakunde ofizialaren ziurtagiria, han pentsiorik aitortua baduen ala ez adierazten duena.
Aitortutako desgaitasun mailaren ziurtagiria, espedientea Nafarroan jasota ez badago.
PRE/3113/2009 Agindua, 357/1991 Errege Dekretua aplikatzeko eta garatzeko arauak ematen dituena.
357/1991 Errege Dekretua, zeinaren bidez garatzen baita, kotizazio gabeko pentsioen arloan, 26/1990 Legea, Gizarte Segurantzan kotizazio gabeko prestazioak ezartzen dituena.
Oinarrizko arretako zentroak, gizarte langileen bidez
Harremanetan jartzeko
Kotizazio gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako bestelako Neurrien Atala
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es / nepen@navarra.es
info
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.