PFEZren ordainketa zatikatuak eta online ordanketak (130 eredua)

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, enpresa- edo lanbide-jarduerak egiten dituztenak.

  • Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek enpresa- edo lanbide-jardueretan lortutako etekinei dagokien ordainketa zatikatua bazkide, erkide edo partaide bakoitzak egingo du, erakundearen errentaren eratxikipenaren proportzioan.
  • Subjektu pasiboek ez dute konturako ordainketarik egin beharrik izango atxikipenaren menpeko jarduera hauengatik: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, salgaien errepide-garraioa eta aldaira zerbitzuak.

Gainera, ondoko baldintzetako bat betetzen duten subjektu pasiboek ez dute 130. eredua aurkeztu beharko, baldin eta lehenengo modalitatea aplikatzen badute:

  • Azken-aurreko urteko etekin garbia 6.500 euro edo gutxiago izatea.
  • Lehen modalitatea aplikatzean ordainketa zatikatua (hiru hilez behin ordaindu beharrekoa) 100 euro baino gutxiago izatea.

Formularioan sartzean, lehenengo modalitatea edo bigarrena aukeratu beharko duzu:

  • Lehenengo modalitatea ezin da aplikatu jardueraren lehenengo bi urteetan, eta, hirugarren urtetik aurrera, automatikoki aplikatuko da, subjektu pasiboak arauzko epean uko egiten ez badu.
  • Bigarren modalitatea nahitaezkoa da jardueraren lehenengo bi urteetan, baita emaitza 0 edo negatiboa bada ere. Hirugarren urtetik aurrera aukerakoa izango da; modalitate hau aplikatzeko, epearen barruan aukeratu behar da.

Bigarren modalitatea hautatzen baduzu, zure zenbatespen-araubideari dagozkion laukiak bete beharko dituzu. Hiru araubide daude:

  • Zuzeneko zenbatespen arrunta: aurreko urteko negozio-zifraren zenbateko garbia 600.000 eurotik gorakoa bada aplikatuko da.
  • Zuzeneko zenbatespen erraztua: aurreko urteko negozio-zifraren zenbateko garbia 600.000 eurotik gorakoa ez bada aplikatuko da.
  • Zuzeneko zenbatespen berezia. Bi kasutan aplikatuko da: 
    • Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantzako jardueren kasuan, aurreko urteko negozio-zifraren zenbateko garbia 300.000 eurotik gorakoa ez bada.
    • BEZean baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia edo araubide berezi erraztua duten jardueren kasuan, aurreko urteko negozio-zifraren zenbateko garbia 200.000 eurotik gorakoa ez bada.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpena eta diru-sarrera hiruhileko bakoitzaren hurrengo hileko lehen 20 egun naturalean egin behar dira. Bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuan, ordea, epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren. Muga-eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera aldatuko da.

Jarraibideak:

Guía de uso 130 (gaztelaniaz)

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time