Adiskidetze egintzetarako ordezkaritza ahalordea ematea

Adiskidetze egintzetarako eta lan arloko epaitegietako prozeduretarako apud acta ordezkaritza ahalordeak egitea

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako Foru Komunitatean eta Estatuko gainerako erkidegoetan izapidetzen diren adiskidetze egintzen espedienteetan interesa duten alderdiak.
  • Epaitegian izapidetzen diren prozesuetako demandatzaileek, elkarrekin 10 auzi-jartzaile baino gehiago badira, ordezkari bat izendatu beharko dute.

Adiskidetze egintzetarako eta lan arloko epaitegietako prozeduretarako apud acta ordezkaritza ahalordeak egitea.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Prozeduraren urratsak:

Dokumentazioa aurkeztu ondoren, ahalorde idazkia eginen da, eta horren ziurtagiria bidaliko zaie posta elektronikoz.

Eskabidea eta tramitazioa bide elektronikoz eginen da; beraz, interesdunek eskaneatutako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte ahalordea ematea eskatzeko:

  • Pertsona fisikoen aldetik: NANa
  • Pertsona juridikoen aldetik: ordezkariak bere NANa eta ordezkagarritasuna egiaztatzen duen dokumentazioa erantsiko ditu (notario-ahalordea, merkataritza-erregistroaren ziurtagiria, etab.).

Eskaeran honako hau adierazi behar da:

  • Ahalordea eman zaion pertsonaren izen-abizenak eta NANa.
  • Ahalordea jasotzeko erabili nahi den posta elektronikoaren helbidea.

2756/1979 Errege Dekretua, Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Institutuak bere gain hartzen duena esleituta dituen eginkizunen zati bat.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Tramitazioa, nagusiki, “Tramitatu” botoiaren bidez eginen da (EOE).
  • Hala ere, sinadura elektronikorik izan ezean, posta elektronikoz aurkezten ahalko da dokumentazioa. Hona hemen helbidea: rlaboral@navarra.es.

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 906
Posta elektronikoa: rlaboral@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.