Ondare Eskualdatzeen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga: Garraiobide erabili jakin batzuen eskualdaketa (620 eredua)

Erabilitako ibilgailu baten titulartasuna aldatzeko aukera ematen du (620 eredua)

Oinarrizko informazioa

Ohiko bizilekua Nafarroan duten garraiobideen eskuratzaileak, pertsona fisikoak badira, edo egoitza fiskala, pertsona juridikoak badira.

Ibilgailuaren balorazioa aplikazio honen bidez kontsulta daiteke.

Tramitazioa

Epea:

Aurkezpena eta, hala badagokio, diru-sarrera garraiobidea erosi eta ondoko bi hilabeteen barruan eginen dira.

Jarraibideak:

620 ereduaren aitorpena orrialde honen bidez aurkeztu ("Tramitatu" botoiaren bidez). Aitorpena bidali ahal izateko, ateratzen den kuota ordaindu behar da. Ordainketa hori honela egiten ahalko da:

Online eredua bete ondoren, bi modutan ordaindu dezakezu:

  • Ordainketa telematikoa, inprimakiaren beraren bitartez.
  • EZOa eskuratzea. EZOa (Erreferentzia Zenbaki Osoa) da tributuen diru-sarrera egindakoan sortzen den kodea, eta haren identifikatzaile eta egiaztagiri gisa balio du. EZOa errazago eskuratzeko, aurkezpen-formularioak berak auketa ematen du ordainketa-gutun bat lortzeko, zirriborroan agertzen den zenbatekoarekin ("Ordainketa-gutuna inprimatu" botoia)

    Ordainketa gutun honen bidez ordainketa egin daiteke finantza-erakundearen bidez, aurrez aurre, bai erakundeak bere bezeroen eskura jartzen dituen beste edozein bitartekoren bidez edo, bestela Zergei dagozkien konturako ordainketak (P44) tresnaren bitartez.

Gainera, formularioak autolikidazioaren zirriborro bat gordetzeko aukera ematen du, datuak behar bezala beteta, ordainketa egin eta EZOa lortu ondoren, berriro ere zirriborroan sartu ahal izateko, EZOa sartzeko eta, horrela, aitorpena bidaltzeko.

Aurkezpena egin ondoren, bi aukera dituzu:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Epea:

Aurkezpena eta, hala badagokio, diru-sarrera garraiobidea erosi eta ondoko bi hilabeteen barruan eginen dira.

Jarraibideak:

Trafikoko Buruzagitzaren bulego batera joan (hitzordua eskatu behar da) eta honako hauek aurkeztu:

  • 620 eredua beteta eta banku-erakunde batean ordaindu izanaren frogagiria. 
  • Titulartasuna aldatzeko eskaeraren dokumentua (jatorrizkoa eta fotokopia). Informazio hori Trafikoko Burutzaren bulegoetan eskura daiteke, bere webgunean.
  • Ibilgailuaren zirkulazioko baimena.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoko txartela.
  • %30eko murrizketa justifikatzen duen agiria, hala badagokio.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.