Oinordetzen eta jaraunspenen gaineko zerga

Oinarrizko informazioa

  • Jaraunspen, legatu edo beste edozein oinordetza-tituluren ondorioz ondasunak eta eskubideak eskuratzen dituztenak, kausatzaileak ohiko bizilekua Nafarroan baldin badu edo, atzerrian izanda, nafar izaera politikoari eusten badio.
  • Ohiko bizilekua Nafarroan duten eskuratzaileak, kausatzailea atzerrian bizi bada eta nafar izaera politikorik ez badu.
  • Ohiko bizilekua atzerrian duten eskuratzaileak, baldin eta eskuratutako ondasun eta eskubideen baliorik handiena Nafarroan badago, eta baita  bizi-aseguruen kontratuetatik datozen diru-kopuruak jasotzeagatik ere, kontratu hori Nafarroako lurraldean egin bada egoiliarrak diren aseguru erakundeekin edo bertan jarduten duten atzerriko erakundeekin.

Tramitazioa

Epea:

  • Sortzapen-data ondorengo 6 hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da dokumentazioa eta, hala badagokio, zerga ordaindu.
  • Heriotza Espainiatik kanpo gertatzen bada, epe hori 10 hilabetekoa izango da.

Jarraibideak:

660. eredua internet bidez tramitatuz gero, hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Agiri pribatu batean dokumentatu bada oinordetza, aurkezteko datu-orrian ("Agiriak erantsi" botoian), nahitaez, agiri hauen kopia eskaneatua aurkeztu behar da:

Halaber, onura fiskalen bat aplikatu bada, hori aplikatzeko eskubidea frogatzeko agiriak ere aurkezten ahal dira.

  • Eskritura publiko baten bidez dokumentatu bada oinordetza, aurkezteko datu-orrian ("Agiriak erantsi" botoian), nahitaez, honako hauek aurkeztu behar dira:
    • Jaraunspena onartzeko eskritura publikoaren kopia soila.

Horrez gain, onura fiskalen bat aplikatu bada, hura aplikatzeko eskubidearen frogagiriak ere aurkez daitezke.

660 eredua aurkeztea nahitaezkoa da, salbuespen bakarrarekin: zergaren autolikidazioa aurkezten denean soil-soilik bizi-aseguruak kobratzeko, 652 ereduaren bidez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Epea:

  • Sortzapen-data ondorengo 6 hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da dokumentazioa eta, hala badagokio, zerga ordaindu.
  • Heriotza Espainiatik kanpo gertatzen bada, epe hori 10 hilabetekoa izango da.

Jarraibideak:

660. ereduaren inprimakia Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztu beharko da, aurretiko hitzorduarekin, hurrengo agiriekin batera:

  • Jaraunspenaren onarpena eskritura publiko baten bidez dokumentatu bada:
    • Lehen kopia eta kopia soila.
  • Jaraunspenaren onarpena agiri pribatu baten bidez dokumentatu bada:

Horrez gain, onura fiskalen bat aplikatu bada, hura aplikatzeko eskubidearen frogagiriak ere aurkez daitezke.

660 eredua aurkeztea nahitaezkoa da, salbuespen bakarrarekin: zergaren autolikidazioa aurkezten denean soil-soilik bizi-aseguruak kobratzeko, 652 ereduaren bidez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.