Erakunde laguntzaileen kasuan badira 2 bulego desberdin:
"Erakunde laguntzaileak: zerga arloko kontsulta teknikoak" bulegoa: zenbait zergaren (PFEZ, BEZ, Sozietateak, etab.) kontsulta teknikoak hartzen ditu.
“Erakunde laguntzaileak: laguntza-programak eta errolda-tramite telematikoak” bulegoa: soilik hartzen ditu laguntza-programak eta web-formularioak erabiltzearen gaineko zalantzak, eta telematikoki egiten diren errolda-tramiteen gainekoak.
Tramitazioa
Hitzordua eskatzea keyboard_arrow_down
Epea:
Garrantzitsua: egunerako soilik har daiteke hitzordua, 08:30etik 13:45etara. Bulegoa 14:00ak arte egoten baita erabilgarri. Kopurua mugatua da, eta eskatu ahala ematen dira.
Jarraibideak:
Zerbitzu honek behar bezala funtziona dezan, aldez aurretik honako hauek egiaztatu behar dituzu:
Mikrofono aktibo bat duzu, eta, hala badagokio, webcam bat.
Lehenengo konexioa egin aurretik, proba bat egitea gomendatzen dizugu, ekipoa sistemarekin bateragarria dela egiaztatzeko (ikus jarraibideak).
Dena ongi badabil, prozesua has dezakezu:
Lehenik eta behin, hitzordua eskatzeko inprimakia bete behar duzu. Gogora ezazu egunerako baino ez direla ematen.
Harremanetarako datuak, hartzaile-mota eta kontsultaren arrazoia adierazi behar dituzu.
Inprimakia bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zuk emandako helbide elektronikoan, eta bertan hitzordua berretsi beharko duzu. Inprimakia bete eta 15 minutu pasatu baino lehen egin behar duzu; bestela, eskabidea baliogabetuko da.
Hitzordua berretsi ondoren, tiket bat sortuko da eredu honekin: gaia-data-ordena (adibidez: EMP-090620-5). Mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikora dagokizun tiket-zenbakiarekin, eta aplikazioan zure eskaeraren egoera kontsultatzen ahalko duzu.
Hala ere, zure txanda iristean, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera, eta mezu bat posta elektronikoko kontura, jakinarazteko laster erantzunen dizugula.
Zure txanda iristen denean, beste mezu bat bidaliko dizugu postara, bulego birtualean sartzeko klik egin behar duzun URLarekin. Hurrengo 2 minutuetan egin beharko duzu; bestela, txanda galduko duzu.
Behin arreta bukatuta, azken mezu bat bidaliko dizugu, eta bertan adieraziko dizugu zerbitzua itxi dela, dagokion iruzkinarekin.
AZALPEN BIDEOAK:
Bulego birtualaren funtzionamendua azaltzen duen bideoa.