Likidazioagatiko salmentatzat jotzen da salmenta berezia, izen horrekin eta beste izen baliokideren batekin, erabaki judizial edo administratibo bat betearazteko egiten dena, eta produktu jakin batzuk azkentzeko helburuz; edo merkatariak berak edo edozein tituluren bitartez negozioaren eskuratzaileak egiten duena, honako kasuren batean:
Besteak beste, honako eskakizunak bete behar dituzte likidazioagatiko salmentek:
Likidazioagatiko salmenta amaitu ondorengo betebeharrak:
- Merkataritza jarduera erabat edo partzialki uztea. Gehienez urtebetean zehar egin ahal izango da likidazioagatiko salmenta.
- Komertzioaren alorra aldatzea edo negozioaren norabidea nabarmen aldatzea. Gehienez hiru hilabetean zehar egin ahal izango da likidazioagatiko salmenta.
- Lokala aldatzea edo lokala itxi beharra eskatzen duten obra garrantzitsuak egitea. Gehienez hiru hilabetean zehar egin ahal izango da likidazioagatiko salmenta.
- Halabeharrezko arrazoiengatiko kasuetan, merkataritza-jarduna normaltasunez garatzea oztopatzen dutenak. Gehienez hiru hilabetean zehar egin ahal izango da likidazioagatiko salmenta.
- Ezin dira jarduera mota horren xede izan establezimenduko salgai ez ziren produktuak edo merkatariak likidazioan sartzeko helburuz eskuratu dituenak.
- Likidazioagatiko salmenta amaitu egin behar da, likidazioa eragin zuen arrazoia desagertzen bada edo likidazioaren xede ziren produktu guztiak likidatzen badira.
- Likidazioagatiko salmenten iragarkietan likidazioaren arrazoia adierazi behar da.
- Enpresa bat merkataritzako hainbat establezimenduren titularra baldin bada, jarduera guztietan eten behar da erabat edo partzialki. Saltoki bakarra erabat edo partzialki ixtea ez da likidazioagatiko salmentatzat jotzen, lokal aldaketatzat baizik.
- Produktuen likidazioa egin behar da produktuok eskuarki saltzen ziren lokal berean, lokala berehala eta halabeharrez itxi beharra dagoen kasuetan izan ezik.
- Likidazioagatiko salmenta amaitu eta hiru urteko epearen barruan, saltzaileak ezin izango du likidazioaren xede izan ziren produktuen antzerakoen merkataritza-jarduerarik izan udalerri berean, likidazioaren arrazoia aurrez 1 eta 2 ataletan adierazitakoetakoren bat izan bada.
Prozeduraren urratsak:
- Merkatariak hilabeteko luzapena eska dezake, betiere, horretarako justifikatutako arrazoia emanda.
- Eskabidea Erregistroan sartzen denetik 15 egun igaro ondoren ez bada berariazko ebazpenik eman, onartutzat joko da eskaera.