Kenkarirako eskubidea duten dohaintzak (182 eredua)

Oinarrizko informazioa

 

Aitorpena egiteko obligazioa dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak, Sozietateen Zergaren zerga-oinarrian ken daitekeen partidatzat jotzen diren dohaintzak edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak jasotzen dituzten erakundeek, baldin eta dohaintzak jasotzen dituzten erakundeek egindako dohaintza egiaztatzen duen ziurtagiririk egin badu.

 

 

Dohaintzak jaso dituen erakundearen identifikaziorako datuak jaso beharko dira informazio-aitorpenean, eta fundazioen eta babes jardueren zerga araubidea arautzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeak ezarritako kenkarien erregimenari heltzen dioten edo ez adierazi beharko da; horrez gain, dohaintza-emailearen ondorengo datuak jaso behar dira:

  • Izen-abizenak edo sozietatearen izena
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia
  • Dohaintzaren zenbatekoa
  • Dohaintzaren balioa, espezietan egiten denean
  • Urte naturalean zehar egin diren dohaintzen errebokatzeei buruzko informazioa, halakorik gertatu bada.

 

  • 182 inprimaki-eredua.
  • 15 pertsona baino gehiago zerrendatuta dituzten aitorpenak nahitaez aurkeztu behar dira bide telematikoz.

Aurkezpen telematikoa

 

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

 

Aitorpenari dagokion hurrengo urteko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da.

 

Jarraibideak:

 

Aplikaziora sar zaitezke hemendik, eta on line tramitatu ahal izango duzu.

 

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

 

Zerga Ogasunaren edozein bulegotan edo ordainketa egin den edozein banku-erakunde laguntzailetan entregatu behar da inprimakia, behar bezala beteta.

 

Harremanetan jartzeko
  • Gai honi buruzko kontsulta fiskalak egiteko, hona jo dezakezu:
    Zergadunaren arretarako telefono zenbakia: 948 505 152
    Helbide elektronikoa: hacienda.tributaria.navarra@navarra.es
  • Informatikarekin lotutako arazoak konpontzeko:
    Laguntza teknikorako telefono zenbakia: 948 013 555
    Helbide elektronikoa: soporte.tecnico.hacienda@navarra.es
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 17:30era (abuztuan eta irailean, 08:30etik 15:00etara).

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.