Jabetza Intelektualaren erregistroa

Literatura obrak, obra zientifikoak, teknikoak, artistikoak eta beste hainbat erregistroan inskribatzeko aukera ematen du

Oinarrizko informazioa

Babesa behar lezaketen sortze lan originalen egileak.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Hemen aurkeztu:

  • Kultura eta Kirol Departamentuko Jabetza Intelektualaren Erregistroa
    Navarreria kalea 39, beheko solairua
    31001 Iruña
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, honako telefono zenbakietariko batera deituta: 848 424 787

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Inskripzio-eskabidea, eskubidearen egilea(k) eta titularra(k) identifikatuko dituena (egile guztiek sinatuta).
  • Eskabidea, inskribatu nahi den obra motaren arabera (egile guztiek sinatuta).
  • Obrak identifikatzeko aleak euskarri digitalean aurkeztu behar dira edo, bestela, paperean:
    • Euskarri digitalean aurkeztutako alea, obraren tipologiaren arabera, dagokion formatuan eta tamainan aurkeztu beharko da (ikusi tipologia).
    • Paperean aurkeztutako alea, aurkeztu behar da behar bezala koadernatuta, orrialdeak zenbakituta, zirriborrorik eta zuzenketarik gabe, azalean izenburua eta egilea(k) adierazita, eta egile guztiek sinatu beharko dute lehenbiziko eta azken orrialde idatzietan.
  • NANaren fotokopia.
  • Dagokion tasaren ordainagiria entregatu beharko da inskripzio-eskabidea egiten den unean bertan (ikusi tasak).

Jarraibideak:

Kultura eta Kirol Ministerioaren egoitza elektronikoan egingo da (“Tramitatu” botoia).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Jabetza Intelektualaren erregistroa
Navarreria kalea 39, beheko solairua
31001 Iruña
Telefonoa: 848 424 787
Helbide elektronikoa: rpinavarra@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de la Propiedad Intelectual

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time