Nafarroako Higiezinetako Agenteen Erregistroan inskribatzea

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean zerbitzuak ematen dituzten higiezinetako agenteentzat.

Martxoaren 27ko 33/2019 Foru Dekretuan horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten higiezinetako agenteak inskribatzen ahalko dira.

Erregistro informatzeko baino ez da, eta jendearen esku dago.

Erantzukizunpeko adierazpenaren eta Nafarroako Higiezinetako Agenteen Erregistroan inskribatzeko eskaeraren nahitaezko eredua.

33/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Higiezinetako Agenteen Erregistroa sortu eta haren funtzionamendua arautzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, Iruñeko Alondegi kaleko 1 zenbakiko 1. solairuan dagoen erregistro bulegoan.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Agentes Inmobiliarios de Navarra

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.