Kostu bidezko ondare-eskualdaketen gaineko zerga. Ondasun higigarriak partikularrei erostea (601 eredua)

Oinarrizko informazioa

Hitzarmen Ekonomikoaren 38. artikuluan ezarritakoaren arabera kostu bidezko eskualdaketengatik Nafarroari tributatu behar dioten subjektu pasiboak, baldin eta zergaduna enpresaburua edo profesionala bada eta eskualdaketa horien xedea badira birtsaltzeko asmoz partikularrei eskuratutako ondasun higigarriak (balore higigarriak eta txatar bihurtzeko ez diren garraiobide erabiliak izan ezik).

Autolikidazioak barnean hartuko ditu, elkarturik, likidazio-aldian egindako eskuratze guztiak.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpena aurkezteko eta diru sarrera egiteko epea, hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo 20 egun naturalena izanen da. Bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuan, ordea, epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren. Muga-eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera aldatuko da.

Jarraibideak:

601 eredua nahitaez Internet bidez aurkeztuko da.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.