Saltoki handien gaineko zerga. Autolikidazioa (910 eredua)

Oinarrizko informazioa

Saltoki handiak, banakakoak zein kolektiboak, produktuen salmenta eta erakusketarako 2.000 metro koadrotik gorako azalera erabilgarria dutenak.

Subjektu pasiboak izanen dira pertsona fisikoak edo juridikoak, edo Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko entitateak, saltoki handi baten titular direnak, banakakoa zein kolektiboa izan.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpena eta ordainketa egiteko ohiko epea izanen da zergaren sortzapen-dataren ondoko azaroaren 1etik 20ra bitartekoa (sortzapena: urtarrilaren 1a edo saltokiaren irekiera-eguna, geroagokoa bada).

Epe berezia (saltokia azaroaren 20a baino beranduago ireki bada): irekiera-egunaren hurrengo urtarrilaren 1etik 31ra bitarte.

Erregularizazio-epea (merkataritzako establezimendu handia ixten bada edo zerga kitatzeko oinarrizko elementuak aldatzen badira azaroaren 20a baino beranduago eta zergaldia bukatu baino lehen): itxiera edo aldaketa gertatu zen egunaren ondoko urtarrilaren 1etik 31ra bitarte.  Kasu horietan, ordezko aitorpenaren aukera markatu behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.