Balio erantsiaren gaineko zerga. Entitate taldea. Banakako eredua (322)

Oinarrizko informazioa

Balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, entitate talde baten zati direnak eta entitate taldearen araubide berezia aplikatzea aukeratu dutenak, baldin eta balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aurkeztu behar badituzte.

Entitate nagusitzat jotzen diren subjektu pasiboek 353 ereduari dagokion aitorpen-likidazio erantsiarekin batera aurkeztuko dute, horren barnean egonen baita.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpen-likidazioa hileko likidazio-aldiaren ondoko hileko lehenbiziko hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, edo otsaileko azken egunera arteko epean, urtarrilari dagokion aitorpen-likidazioaren kasuan.

Ekaineko, uztaileko eta abenduko aitorpenak, ordea, abuztuaren 5a, irailaren 20a eta urtarrilaren 31 arte aurkezten ahal dira, hurrenez hurren.

Jarraibideak:

Tramitazioa honelakoa izanen da:

  • 12.000 erregistro baino gutxiago dituzten aitorpenak telematikoki aurkeztu beharko dira, Internet bidez. Ereduaren diseinu logikoak eta fisikoak.
  • 12.000 erregistro edo gehiago dituzten aitorpenak ordenagailuak zuzenean irakurtzen ahal duen euskarriren batean aurkeztu beharko dira, eta hurrengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
    • Mota: CD-Ra (Compact Disc Recordable), 12 cm-koa.
    • Edukiera: 700 MB gehienez.
    • ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.
    • Ez saioaniztuna.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.